Butanoaren kudeaketak kexa asko sortu ditu erabiltzaileen artean
Butanoaren hornikuntza ezak hainbat kexa sortu ditu herritarrek artean azkenaldian. Ondarroako Kamiñazpi auzoan, esate baterako, azkan hiru astean egon dira butano erabiltzaileak bonbona bat eskuratu ezinik. Azkanean, atzo eguerdian ailegatu zen kamioia. Iurretako Comercial UME enpresak kudeatzen du Repsolen butanoaren banaketa Lea-Artibain, eta Ondarroan ez eze, eskualde guztian daude arazoak. Eskualdeko gasolindegietara be ez da ia bonbonarik ailegatu azkan hilabetean, eta ailegatu denean, kopurua oso txikia izan da. Arazoa, baina, ez da barria. Lantzean-lantzean gertatzen da gauza bera. «Horrela ezin daiteke jarraitu. Ia hilabetean ez dira etorri banaketa egitera», zioen atzo eguerdian emakume batek bonbona jasotzeko zain zegoenean. Hornikuntza ezak eraginda, bat baino gehiago joan da azkan egunetan Iurretara bertara bonbona bila. «Ez ziguten ezelako azalpenik emon», zioen atzo beste emakume batek. Sarritan, gainera, Iurretan bertan be ezin izaten da butanorik eskuratu. Kexak, erantzunik barik Herritarrek salatu dutenez, alperrikoa da Comercial UMEra deitzea. «Ez dute telefonorik hartu be egiten». Repsolen azalpena eskatzeak be ez dakar soluziorik. «Dagokigun enpresara deitzeko esan zidaten, azalpen eske deitu nuenean», azaldu du beste batek. Ondarroan, adibidez, astelehenetik barikura egiten zen banaketa lehen, egunaren arabera, auzo batean ala bestean. Udaz geroztik, astelehena eta eguena dira butanoaren banaketa egunak. Behargin batek epaiketara eroan du Comercial UME, «ez [...]
Butanoaren hornikuntza ezak hainbat kexa sortu ditu herritarrek artean azkenaldian. Ondarroako Kamiñazpi auzoan, esate baterako, azkan hiru astean egon dira butano erabiltzaileak bonbona bat eskuratu ezinik. Azkanean, atzo eguerdian ailegatu zen kamioia.
Iurretako Comercial UME enpresak kudeatzen du Repsolen butanoaren banaketa Lea-Artibain, eta Ondarroan ez eze, eskualde guztian daude arazoak. Eskualdeko gasolindegietara be ez da ia bonbonarik ailegatu azkan hilabetean, eta ailegatu denean, kopurua oso txikia izan da.
Arazoa, baina, ez da barria. Lantzean-lantzean gertatzen da gauza bera. «Horrela ezin daiteke jarraitu. Ia hilabetean ez dira etorri banaketa egitera», zioen atzo eguerdian emakume batek bonbona jasotzeko zain zegoenean.
Hornikuntza ezak eraginda, bat baino gehiago joan da azkan egunetan Iurretara bertara bonbona bila. «Ez ziguten ezelako azalpenik emon», zioen atzo beste emakume batek. Sarritan, gainera, Iurretan bertan be ezin izaten da butanorik eskuratu.
Kexak, erantzunik barik
Herritarrek salatu dutenez, alperrikoa da Comercial UMEra deitzea. «Ez dute telefonorik hartu be egiten». Repsolen azalpena eskatzeak be ez dakar soluziorik. «Dagokigun enpresara deitzeko esan zidaten, azalpen eske deitu nuenean», azaldu du beste batek.
Ondarroan, adibidez, astelehenetik barikura egiten zen banaketa lehen, egunaren arabera, auzo batean ala bestean. Udaz geroztik, astelehena eta eguena dira butanoaren banaketa egunak.
Behargin batek epaiketara eroan du Comercial UME, «ez ordaintzearren»
Zortzi hilabete soldatarik kobratu barik egon eta gero, Abdelbaset Abdelattik –butano banatzailea izan da– epaiketara eroan du Iurretako Comercial UME enpresa. Orain urte bi hasi ziren beharginak lantzean behin, soldata atzeratuta kobratzen, eta iaztik, txartu egin dira lan baldintzak. Egoera horrek eraginda, bajan dago joan den bi hilabete eta erdian. Halanda be, ezer kobratu barik jarraitzen du. Izan be, Comercial UMEko kudeatzailearen sinadura behar du aseguru etxeak baja ordaintzeko, eta Iurretako enpresak «ez du nahi sinadurarik emon». ELA sindikatuaren babespean, irailaren 11n egin zen epaiketa Bilbon. Comercial UMEko ordezkaririk ez zen agertu. Aste bian espero da egotea epaia.