Gure Ondarea Ezagutzen programaren barruko jardunaldiak egin zituzten atzo goizean udaletxean. Luxusko hizlariak parte hartu zuten bertan, eta aretoa bete-bete egin zen eurak entzuteko. Gure Ondarea Ezagutzen programaren helburua Markina-Xemeingo ondarea ezagutzera emoteagaz gainera, balio arkitektonikoei duten balorea emon eta Iturreta eta Santa Mañe ermiten garrantzi arkeologikoa errekonozitzea izan da. Halan, helburu horretan oinarritu ziren atzoko jardunaldiko ponentziak. Iñaki Garcia Bizkaiko Arkeologi Museoko zuzendariak hartu zuen berbea lehenengo. Iturreta, una aldea vasca de hace mil años izenburupean, herrixka bat zer den azaldu zuen, Iturreta garai hartan zelakoa zen irudikatzeko. «Iturreta, beste herrixken modura, sakabanatuta dauden baserriez osatuta dago, eta bere muturretako batean dago ermita», azaldu zuen Garciak. Arkitektoak azaldu zuenez, orain dela urte batzuk indusketak egin zituzten Iturretan, eta orain dela mila urte baino gehiago zelakoa zen irudikatu daiteke. «Horma bat eta zanga batzuk aurkitu genituen, eta horren arabera dakigu gaur egunekoa baino txikiagoa zela», azaldu zuen. Elizaren alboan zegoen hilerria herrixketan, eta lurrean zuloa egin eta hildakoa sartzen zuten. Era horretara aurkitu zuten bat Iturretan. IX. mendeko hilarria be badago bertan. «Hilobi bat seinalestatzen zuen, baina gero arkua sostengatzeko erabili zuten», zehaztu zuen Garciak. Irudi astrologikoak eta pertsonaia bat be aurkitu dituzte, eta alboan testu bat dago: In nomine [...]
Butanoaren hornikuntza ezak hainbat kexa sortu ditu herritarrek artean azkenaldian. Ondarroako Kamiñazpi auzoan, esate baterako, azkan hiru astean egon dira butano erabiltzaileak bonbona bat eskuratu ezinik. Azkanean, atzo eguerdian ailegatu zen kamioia. Iurretako Comercial UME enpresak kudeatzen du Repsolen butanoaren banaketa Lea-Artibain, eta Ondarroan ez eze, eskualde guztian daude arazoak. Eskualdeko gasolindegietara be ez da ia bonbonarik ailegatu azkan hilabetean, eta ailegatu denean, kopurua oso txikia izan da. Arazoa, baina, ez da barria. Lantzean-lantzean gertatzen da gauza bera. «Horrela ezin daiteke jarraitu. Ia hilabetean ez dira etorri banaketa egitera», zioen atzo eguerdian emakume batek bonbona jasotzeko zain zegoenean. Hornikuntza ezak eraginda, bat baino gehiago joan da azkan egunetan Iurretara bertara bonbona bila. «Ez ziguten ezelako azalpenik emon», zioen atzo beste emakume batek. Sarritan, gainera, Iurretan bertan be ezin izaten da butanorik eskuratu. Kexak, erantzunik barik Herritarrek salatu dutenez, alperrikoa da Comercial UMEra deitzea. «Ez dute telefonorik hartu be egiten». Repsolen azalpena eskatzeak be ez dakar soluziorik. «Dagokigun enpresara deitzeko esan zidaten, azalpen eske deitu nuenean», azaldu du beste batek. Ondarroan, adibidez, astelehenetik barikura egiten zen banaketa lehen, egunaren arabera, auzo batean ala bestean. Udaz geroztik, astelehena eta eguena dira butanoaren banaketa egunak. Behargin batek epaiketara eroan du Comercial UME, «ez [...]
Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzina urteko kartzela zigorra ezarri die Ibon Iparragirreri eta Asier Badiolari, «lehergailuak edukitzeagatik eta izaera terroristadun kalteak eragiteagatik». 2008ko maiatzaren 12an Amenabar Eraikuntzak enpresan lehe...
Kandido Zubikarairi ongietorria egingo dio urriaren 1ean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hitzordua 18:00etan egin dute, Alamedan. Ekimenaren baitan, ez da faltako bertsolari, abeslari eta dantzaririk. Horrez gain, txapel eta opari eskaintza egingo diot...