AAMk ongietorria egingo dio Kandido Zubikarairi urriaren 1ean
Kandido Zubikarairi ongietorria egingo dio urriaren 1ean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hitzordua 18:00etan egin dute, Alamedan. Ekimenaren baitan, ez da faltako bertsolari, abeslari eta dantzaririk. Horrez gain, txapel eta opari eskaintza egingo diot...
Kandido Zubikarairi ongietorria egingo dio urriaren 1ean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hitzordua 18:00etan egin dute, Alamedan.
Ekimenaren baitan, ez da faltako bertsolari, abeslari eta dantzaririk. Horrez gain, txapel eta opari eskaintza egingo diote herritarrek Zubikarairi.
Gabaz segi egingo dute ekimenek, afariagaz. 21:30ean izango da hori, oraindik zehazteko dagoen lekuan. Afaritara joan nahi dutenek izena emon beharko dute aurretiaz, Kulixka eta Anaitasuna tabernetan, gaurtik aurrera. 20 eurotan daude saltzen.
22 urtean kartzelan egon eta gero, irailaren 13an utzi zuten aske Zubikarai, Villenako kartzelan (Alacant, Herrialde Katalanak). Lehenengo ongietorria irailaren 14 an jaso zuen, goizean goiz, alde zaharrean.