Ibon Iparragirre eta Asier Badiola absolbitzeko eskatu du defentsak errekurtsoan
Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzina urteko kartzela zigorra ezarri die Ibon Iparragirreri eta Asier Badiolari, «lehergailuak edukitzeagatik eta izaera terroristadun kalteak eragiteagatik». 2008ko maiatzaren 12an Amenabar Eraikuntzak enpresan lehe...
2008ko maiatzaren 12an Amenabar Eraikuntzak enpresan lehergailu bi ipintzegatik epaitu zituzten Iparragirre eta Badiola Madrilen (Espainia), joan den ekainaren 17an, eta Fernando Garcia Nicolas, Julio de Diego eta Jose Ricardo de Prada epaileek erruduntzat jo dituzte bi gazteak.
Emondako epaia behin-behinekoa da. Orain Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain dago defentsa abokatua. «Orain dela hamabost-bat egun jakin eragin ziguten epaia, eta hurrengo eguneanbertan jarri genuen errekurtsoa Gorenean», azaldu du Alfontso Zenon abokatuak.
Ohiko epeak betez gero, sei edo zazpi hilabetean emongo du jakitera Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko epaia.
Ekaineko epaiketan egin legez, Zenonek Iparragirre eta Badiola absolbitzeko eskaria aurkeztu du errekurtsoan. «Ibonen eta Asierren deklarazioak baliogabetu egin behar dira, tratu txarren bitartez lortu dira eta», berretsi du abokatuak.