Ohiturazko ekitaldiekin eta ikuskizun barriekin osotu du aurtengo egitaraua Arretxinagako Jai Batzordeak. Horrela, Xemeingo Ezpata Dantza, Aurreskua eta Mahai Gainekoa dantzatuko ditu Zerutxu dantza taldeak, Los Cinco Bilbainos kantariak be barriro datoz Arretxinagako plazara, eta Esteibarren erromeria be ez da faltako. Gazteei begira antolatutako kontzertuetan, barriz, Etxebarriko Sarekada taldea eta Ze Esatek taldea egongo dira, eta Mirari Azkune eta Oihana Uranga Aire Aire taldeko markinarrek jarriko diote festa giroa barikuari. Trindoor Musika, jolasak, txokolate jan eta tortila txapelketagaz gainera, kirolak be edukiko du bere tartea. Halan, zapatuan, mendi bizikleta martxa egingo da Arretxinaga inguruetatik, eta domeka arratsaldean eskualdeko hiru triatloi taldeak ¬Markina-Xemeingo Alarabi, Lekeitioko Garraitz eta Ondarroako Koaxi¬ alkartuko dira Trindoor saio berezia eskaintzeko. Horietaz gainera, talde Vip deitu diotenak be parte hartuko du. Talde horretan daude Felix Espilla zesta-punta jokalari profesional ohia, Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindulari mutrikuarra eta Oihana Kortazar mendi lasterketen Munduko Kopako txapelduna. Hiru proba egingo dituzte partaideek, erreleboka: arraunean, bizikletan eta aringa-aringa. EGITARAUA: Martitzena 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan. Eguaztena 19:00. Hirurrena Arretxinagako baselizan. Eguena 11:00. Meza nagusia Jarraian. Zerutxu dantza taldeak, Xemeingo ezpata dantza eta aurreskua dantzatuko ditu. 13:00. Los Cinco Bilbainos. 17:00.Gymkana umeentzat. Jarraian. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren. Buruhandiak eta txokolate jana. [...]
Amorotoarrek ez dute aurten be San Miguel eguna ospatu barik utziko. Goizean egunaren izen bera daraman ermitaren bueltan batuko dira, eta arratsaldean be egongo da zereginik. Mezagaz hasiko dute ospakizuna, 11:30ean. Ostean, kopauaz gozatzeko aukera e...
Bost urte pasa dira Ispasterren Koadrila Eguna ospatzen hasi zirenetik. 2007an Jai Batzordearen iniziatibaz ekin zioten herritarrak norbere taldean eta herritarrak elkarregaz batzeko ospakizuna, eta gaur egun, herrian oso errotuta dagoen jai egun bihurtu da. Koadrila Eguna, gainera, egutegiko egun zehatz baten bueltan jarria dago; San Miguel Egunean. «Herriko zaindaria da. Aintzina, indar handia zeukan ospakizun horrek. Eta horregatik aukeratu be egin zen egun hori, edo egun horren buelta behintzat», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa alkateak. «Lehen bi urtetan baserri feria be egin genuen. Horregaz barriro hastea da eskuartean darabilgun asmoetako bat, baina datorren urtean izan beharko da». Bestelakorik be egiten duten arren, zapatukoa bazkariaren inguruko jaia dela esan daiteke. Haren prestaketarako biltzen dira koadrilak eta nor baino nor aritzen dira bata besteagaz lehia sanoan, lehia alaian. Trikitilariekin poteatu ostean, frontoian biltzen dira prestatutakoaz gozatzera. Adin guztietako 12 kuadrila inguru biltzen dira egunerako herrian. «Herritarren arteko harremena sendotzeko be balio du egun honek. Aurten 273 lagun izango dira frontoian; gazte, heldu, zahar… Denak ondo pasatzeko asmoagaz», adierazi du jai batzordeko kide Iratxe Larrinagak. Eta jan-edana jeisten laguntzeko, beste zenbait ekintzen artean, aurten be, ez da faltako Santa Anatxu egunean jaiotako soka saltoa. «Ohitura bihurtzen hasia dago, eta ezin ba kendu», dio [...]
Txapeldun batek benetan handia izateko benetan beharrezkoak diren ezaugarri guztiak bere baitan dituela erakutsi zuen Oihana Kortazarrak joan den barikuan. Kirolari bikaina dela erakutsi du ¬∞bereziki, azken denboraldian. Baina omenaldian esandakoarekin, nabarmen laga zuen oraindik garrantzitsuagoa dena; kirolariaren atzean kalitate handiko pertsona dagoela. Umiltasunez agertu zen jendaurrean Munduko Kopa eskuratu berri duen emakumea. Urduri xamar zegoen arren, pozik zegoela agerikoa zen; hala adierazten zuen haren aurpegiak, hala adierazi, tarteka azaltzen zitzaion irribarreak. Ohorezko agurrarekin hartu zuten kirolari handia Goiko Plazan, eta ondoren udaletxeko balkoira irtenarazi zuten, bertan bildutako jende mordoa agurtzera. Ez zen bakarrik egon, ordea. Kirolariak gehien maite dituen bi lagunak eduki zituen berarekin: bere bikotea eta umea. Haientzat eta familikoentzat izan ziren kirolariaren hitzik ederrenak eta esker onekoenak: «Jonengatik ez balitz, ezingo nuke lasterketetarako prestatu eta haietan parte hartu. Nire ondoan dago beti eta umea berak edukitzen du». Familiakoen laguntza eta animoa ere bihotzez eskertu zuen. Opariak eta hitzak Udalaren, Eskulan Taldekoen eta Burumendikoen opariak jaso zituen Kortazarrek; hurrenez hurren, txapela, eskuz jositako koadroa eta lore txorta jaso zituen. Kortazarrek opariak eskertzeaz gain, bere ibilbidearen berri eman zien batzar aretoan bildutakoei. Kirolariaz gain, hitza hartu zuenetako bat Burumendiko presidente Ezkide Agirrebengoa izan zen. Harek Kortazar zoriontzeaz batera, mendi [...]
Martxoan Zuberoako Gotaine-Irabarnen ospatutako Xiru jaialdian egindako Maskarada berdinagaz gozatzeko aukera egongo da zapatuan Arretxinagan. Ander Lipus zuzendari eta aktorearen eskutik joan zen bertara Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldea, eta or...
http://gernika-lumo.hitza.eus/2011/09/28/zenigaonaindiaren-kontrako-polizia-erasoak-ikertzeko-eskatu-dute-gernika-lumoko-eta-aulestiko-udalek/
Ikasturte barria martxan jartzeko, irteerak egiteaz gain, aurten be, hainbat ikastaro antolatu ditu Kuku-Habixa Elkarteak. Urrian hirugaz hasiko dira: euskal dantzak, pilota eta pilates. Azaroan, ostera, beste bi jarriko dituzte martxan: antzerkia eta informatika. Urrirako, aurreko urtetan arrakasta izan duten ikastaroei eustea izan da Kuku-Habixa Elkarteak hartutako erabakia. «Jendea gustura aritu denez, jarraipena emon nahi izan diegu. Hiruetan arrakasta handiena duena baina, euskal dantzen ikastaroa da». Ikastaro horretan, herriko dantza taldea prestatzen da. «Parte hartzen duten guztiek ez dute plazara urten nahi izaten. Halan eta be, aurten bi talde edukiko ditugu: nagusiena eta umeena». Herriko dantza taldeak urtean hiru saio egiten ditu: ihauterietan, herriko jaietan eta, iaztik, baita Gabonetan be. Dantzen ikastaroa urriaren 9an hasiko da, eta hasieratik izan den bezala, Nerea Alzibar ondarrutarra izango dute irakasle. Pilota ikastaroaren arduraduna, ostera, Luzio Laka mendexarra izango da. Pilotari ohiak nagusi zein gazteen taldeekin egingo ditu saioak bariku iluntzetan. «Ez dira txapelketetara eta horrelakotara joaten. Euren artean aritzen dira. Barikuei kolorea emoten diete, jokatuaz eta ondo pasatuaz». Pilotako lehen saioa urriaren 7an izango da. Pilates saioak izango dira baina, lehen hasiko direnak: lehen saioa urriaren 4an izango da. Barikuetan, 16:30etik 20:00etara izango dira klaseak, udaletxeko teilatupean. Euskal dantzetan edota pilotan izena emoteko [...]
Bizitzak gehien maite zuenetik bizitzeko aukera eman zion Agustin Arrietari (1944-2011). «Musika dena da niretzat», zioen berak. Eta biziari agur esan dionean ere, musika izan du bidelagun. Herritar asko eta asko bildu ziren herriko bandaren historian ziklo bat markatzeko gai izan zen gizona agurtzera. Han eta hemendik etorritako lagunak ere hainbat izan ziren. Izan ere, Arrieta pertsona berezia izan zen askorentzat. Elizkizunean, azken urteetan zuzendu duen elizako koruaren kantuek agurtu zuten; berak hainbestetan dantzan jarritako Gure Ametsa Taldekoek Agurra dantzatu zioten txistularien laguntzarekin, eta bandak berak oso gogokoa zuen piezetako bat eskaini zion: Viajera. Izaera handikoa, alaia, gardena, zuzena, umoretsua, bihotz handikoa, eskuzabala. Horiek eta horrelako beste hainbat hitz izan ziren jendeak harengan pentsatzean esaten zituenak. Jendearekin konektatzeko ahalmena zeukan, eta horrela lortu zuen bizitzan zeukan helburuetako bat: banda berpiztea. Jendearekin, baina, bereziki, bere musikariekin zuen harremana hitzekin azaltzea ez da erraza, baina entsegu baten ondoren, kalean elkarrekin¬ edota Piñastei Egunean, zer esanik ez¬ ikusi dituen edonork daki haien artean lotura berezia zegoela. «Guretzat, guztiontzat, zuzendaria baino gehiago zen. Osaba Agustin zen», dio bandako kide batek. «Barre asko egiten genuen. Entseguak, baina, sakratuak ziren». 2008an profesionalki agur esan zion hainbeste poz, kezka, buruhauste eta momentu on eman zizkion bandari. Merezitako [...]
Irailera bitartean, Lekeitioko Udalean agintean dagoen Bildu koalizioak arau subsidiarioak eta epaitegietan eta udalean zeuden auzi batzuk geldiarazi ditu, «aztertu bitartean edo aldeen arteko adostasuna lortzeko asmoz». Osoko bilkurak arratsaldeetar...