Txanpeldun handiaren handitasuna
Txapeldun batek benetan handia izateko benetan beharrezkoak diren ezaugarri guztiak bere baitan dituela erakutsi zuen Oihana Kortazarrak joan den barikuan. Kirolari bikaina dela erakutsi du ¬∞bereziki, azken denboraldian. Baina omenaldian esandakoarekin, nabarmen laga zuen oraindik garrantzitsuagoa dena; kirolariaren atzean kalitate handiko pertsona dagoela. Umiltasunez agertu zen jendaurrean Munduko Kopa eskuratu berri duen emakumea. Urduri xamar zegoen arren, pozik zegoela agerikoa zen; hala adierazten zuen haren aurpegiak, hala adierazi, tarteka azaltzen zitzaion irribarreak. Ohorezko agurrarekin hartu zuten kirolari handia Goiko Plazan, eta ondoren udaletxeko balkoira irtenarazi zuten, bertan bildutako jende mordoa agurtzera. Ez zen bakarrik egon, ordea. Kirolariak gehien maite dituen bi lagunak eduki zituen berarekin: bere bikotea eta umea. Haientzat eta familikoentzat izan ziren kirolariaren hitzik ederrenak eta esker onekoenak: «Jonengatik ez balitz, ezingo nuke lasterketetarako prestatu eta haietan parte hartu. Nire ondoan dago beti eta umea berak edukitzen du». Familiakoen laguntza eta animoa ere bihotzez eskertu zuen. Opariak eta hitzak Udalaren, Eskulan Taldekoen eta Burumendikoen opariak jaso zituen Kortazarrek; hurrenez hurren, txapela, eskuz jositako koadroa eta lore txorta jaso zituen. Kortazarrek opariak eskertzeaz gain, bere ibilbidearen berri eman zien batzar aretoan bildutakoei. Kirolariaz gain, hitza hartu zuenetako bat Burumendiko presidente Ezkide Agirrebengoa izan zen. Harek Kortazar zoriontzeaz batera, mendi [...]
Txapeldun batek benetan handia izateko benetan beharrezkoak diren ezaugarri guztiak bere baitan dituela erakutsi zuen Oihana Kortazarrak joan den barikuan. Kirolari bikaina dela erakutsi du °bereziki, azken denboraldian. Baina omenaldian esandakoarekin, nabarmen laga zuen oraindik garrantzitsuagoa dena; kirolariaren atzean kalitate handiko pertsona dagoela.
Umiltasunez agertu zen jendaurrean Munduko Kopa eskuratu berri duen emakumea. Urduri xamar zegoen arren, pozik zegoela agerikoa zen; hala adierazten zuen haren aurpegiak, hala adierazi, tarteka azaltzen zitzaion irribarreak.
Ohorezko agurrarekin hartu zuten kirolari handia Goiko Plazan, eta ondoren udaletxeko balkoira irtenarazi zuten, bertan bildutako jende mordoa agurtzera. Ez zen bakarrik egon, ordea. Kirolariak gehien maite dituen bi lagunak eduki zituen berarekin: bere bikotea eta umea. Haientzat eta familikoentzat izan ziren kirolariaren hitzik ederrenak eta esker onekoenak: «Jonengatik ez balitz, ezingo nuke lasterketetarako prestatu eta haietan parte hartu. Nire ondoan dago beti eta umea berak edukitzen du». Familiakoen laguntza eta animoa ere bihotzez eskertu zuen.
Opariak eta hitzak
Udalaren, Eskulan Taldekoen eta Burumendikoen opariak jaso zituen Kortazarrek; hurrenez hurren, txapela, eskuz jositako koadroa eta lore txorta jaso zituen.
Kortazarrek opariak eskertzeaz gain, bere ibilbidearen berri eman zien batzar aretoan bildutakoei. Kirolariaz gain, hitza hartu zuenetako bat Burumendiko presidente Ezkide Agirrebengoa izan zen. Harek Kortazar zoriontzeaz batera, mendi lasterketan ibiltzen diren beste hainbat herritarren lana eta ahalegina ere nabarmendu zituen. Eta aipamen berezia egin nahi izan zien, txapelketan ibili edo ez, mendian ibiltzen diren guztiei ere.