Musikarekin agur musika bizi zuenari
Bizitzak gehien maite zuenetik bizitzeko aukera eman zion Agustin Arrietari (1944-2011). «Musika dena da niretzat», zioen berak. Eta biziari agur esan dionean ere, musika izan du bidelagun. Herritar asko eta asko bildu ziren herriko bandaren historian ziklo bat markatzeko gai izan zen gizona agurtzera. Han eta hemendik etorritako lagunak ere hainbat izan ziren. Izan ere, Arrieta pertsona berezia izan zen askorentzat. Elizkizunean, azken urteetan zuzendu duen elizako koruaren kantuek agurtu zuten; berak hainbestetan dantzan jarritako Gure Ametsa Taldekoek Agurra dantzatu zioten txistularien laguntzarekin, eta bandak berak oso gogokoa zuen piezetako bat eskaini zion: Viajera. Izaera handikoa, alaia, gardena, zuzena, umoretsua, bihotz handikoa, eskuzabala. Horiek eta horrelako beste hainbat hitz izan ziren jendeak harengan pentsatzean esaten zituenak. Jendearekin konektatzeko ahalmena zeukan, eta horrela lortu zuen bizitzan zeukan helburuetako bat: banda berpiztea. Jendearekin, baina, bereziki, bere musikariekin zuen harremana hitzekin azaltzea ez da erraza, baina entsegu baten ondoren, kalean elkarrekin¬ edota Piñastei Egunean, zer esanik ez¬ ikusi dituen edonork daki haien artean lotura berezia zegoela. «Guretzat, guztiontzat, zuzendaria baino gehiago zen. Osaba Agustin zen», dio bandako kide batek. «Barre asko egiten genuen. Entseguak, baina, sakratuak ziren». 2008an profesionalki agur esan zion hainbeste poz, kezka, buruhauste eta momentu on eman zizkion bandari. Merezitako [...]
Bizitzak gehien maite zuenetik bizitzeko aukera eman zion Agustin Arrietari (1944-2011). «Musika dena da niretzat», zioen berak. Eta biziari agur esan dionean ere, musika izan du bidelagun.
Herritar asko eta asko bildu ziren herriko bandaren historian ziklo bat markatzeko gai izan zen gizona agurtzera. Han eta hemendik etorritako lagunak ere hainbat izan ziren. Izan ere, Arrieta pertsona berezia izan zen askorentzat.
Elizkizunean, azken urteetan zuzendu duen elizako koruaren kantuek agurtu zuten; berak hainbestetan dantzan jarritako Gure Ametsa Taldekoek Agurra dantzatu zioten txistularien laguntzarekin, eta bandak berak oso gogokoa zuen piezetako bat eskaini zion: Viajera.
Izaera handikoa, alaia, gardena, zuzena, umoretsua, bihotz handikoa, eskuzabala. Horiek eta horrelako beste hainbat hitz izan ziren jendeak harengan pentsatzean esaten zituenak.
Jendearekin konektatzeko ahalmena zeukan, eta horrela lortu zuen bizitzan zeukan helburuetako bat: banda berpiztea. Jendearekin, baina, bereziki, bere musikariekin zuen harremana hitzekin azaltzea ez da erraza, baina entsegu baten ondoren, kalean elkarrekin¬ edota Piñastei Egunean, zer esanik ez¬ ikusi dituen edonork daki haien artean lotura berezia zegoela. «Guretzat, guztiontzat, zuzendaria baino gehiago zen. Osaba Agustin zen», dio bandako kide batek. «Barre asko egiten genuen. Entseguak, baina, sakratuak ziren».
2008an profesionalki agur esan zion hainbeste poz, kezka, buruhauste eta momentu on eman zizkion bandari. Merezitako omenaldia ere jaso zuen.
Baina bizi izan den denbora guztian erakutsi izan zuen bezala, saltsa gustukoa zuen. Eta geldirik egotea ezinezkoa zitzaion horietakoa zenez, ez zen musikatik parte ibili.
Etxeko zein kaleko bizitza ez zuen musikarik gabe ulertzen, eta hala izan da azkenera arte.