Taldeka eta taldean, onenean
Bost urte pasa dira Ispasterren Koadrila Eguna ospatzen hasi zirenetik. 2007an Jai Batzordearen iniziatibaz ekin zioten herritarrak norbere taldean eta herritarrak elkarregaz batzeko ospakizuna, eta gaur egun, herrian oso errotuta dagoen jai egun bihurtu da. Koadrila Eguna, gainera, egutegiko egun zehatz baten bueltan jarria dago; San Miguel Egunean. «Herriko zaindaria da. Aintzina, indar handia zeukan ospakizun horrek. Eta horregatik aukeratu be egin zen egun hori, edo egun horren buelta behintzat», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa alkateak. «Lehen bi urtetan baserri feria be egin genuen. Horregaz barriro hastea da eskuartean darabilgun asmoetako bat, baina datorren urtean izan beharko da». Bestelakorik be egiten duten arren, zapatukoa bazkariaren inguruko jaia dela esan daiteke. Haren prestaketarako biltzen dira koadrilak eta nor baino nor aritzen dira bata besteagaz lehia sanoan, lehia alaian. Trikitilariekin poteatu ostean, frontoian biltzen dira prestatutakoaz gozatzera. Adin guztietako 12 kuadrila inguru biltzen dira egunerako herrian. «Herritarren arteko harremena sendotzeko be balio du egun honek. Aurten 273 lagun izango dira frontoian; gazte, heldu, zahar… Denak ondo pasatzeko asmoagaz», adierazi du jai batzordeko kide Iratxe Larrinagak. Eta jan-edana jeisten laguntzeko, beste zenbait ekintzen artean, aurten be, ez da faltako Santa Anatxu egunean jaiotako soka saltoa. «Ohitura bihurtzen hasia dago, eta ezin ba kendu», dio [...]
Bost urte pasa dira Ispasterren Koadrila Eguna ospatzen hasi zirenetik. 2007an Jai Batzordearen iniziatibaz ekin zioten herritarrak norbere taldean eta herritarrak elkarregaz batzeko ospakizuna, eta gaur egun, herrian oso errotuta dagoen jai egun bihurtu da. Koadrila Eguna, gainera, egutegiko egun zehatz baten bueltan jarria dago; San Miguel Egunean. «Herriko zaindaria da. Aintzina, indar handia zeukan ospakizun horrek. Eta horregatik aukeratu be egin zen egun hori, edo egun horren buelta behintzat», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa alkateak. «Lehen bi urtetan baserri feria be egin genuen. Horregaz barriro hastea da eskuartean darabilgun asmoetako bat, baina datorren urtean izan beharko da». Bestelakorik be egiten duten arren, zapatukoa bazkariaren inguruko jaia dela esan daiteke. Haren prestaketarako biltzen dira koadrilak eta nor baino nor aritzen dira bata besteagaz lehia sanoan, lehia alaian. Trikitilariekin poteatu ostean, frontoian biltzen dira prestatutakoaz gozatzera. Adin guztietako 12 kuadrila inguru biltzen dira egunerako herrian. «Herritarren arteko harremena sendotzeko be balio du egun honek. Aurten 273 lagun izango dira frontoian; gazte, heldu, zahar… Denak ondo pasatzeko asmoagaz», adierazi du jai batzordeko kide Iratxe Larrinagak. Eta jan-edana jeisten laguntzeko, beste zenbait ekintzen artean, aurten be, ez da faltako Santa Anatxu egunean jaiotako soka saltoa. «Ohitura bihurtzen hasia dago, eta ezin ba kendu», dio Larrinagak.
ZAPATUKO EGTARAUA
10:00. Koadrilen arteko bazkarien prestatzea hasiko da.
12:30. Trikitilariekin trikipoteoa herrian zehar.
15:00. Koadrilen arteko bazkaria.
17:30. Afarien zozketa.
18:00. Bolo txapelketa. Izen emotea: 2 euro.
21:00. Soka saltoa.
Ostean. Txapel jaurtiketa. Izen emotea: 2 euro. Irabazlearentzako txapela egongo da.