Aitzol Astigarraga: «Mutrikun, behintzat, aspaldikorik hobetoen dago orain bertsolaritza»
Final zortzirenetan hasi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako ibilbidea, Andoainen, Aitzol Astigarragak (Mutriku, 1976). Epaile taldean dabil ordundik. Zapatuan Elgoibarren daukate eginda hitzordua. 14 epaile zabiltzate Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Hala da. Ez da kopuru handia, eta saiatzen gara lan karga arintzen. Lehen zatian batzuk ibili ziren, tartean Eneritz Azkue mutrikuarra. Eneritz final laurdenetan sartuko da berriz epaile lanak egitera. Ni final zortzirenetan nabil orain, eta gero, finalerdietan ariko naiz. Finalera begiratuta, batu egingo gara guztiok, eta esperientzia-eta kontuan hartuta, bost aukeratuko ditugu. Prestakuntza be jaso zenuten… Aurreko txapelketatik hona ez du etenik izan epaile taldeak. Maiztasun batekin batu izan gara, orduan, beti mantendu dugu elkarrekin hartu-emona. Txapelketa honi begira, orain urtebete hasi ginen lanean. Zelan konpontzen zarete? Ondo. Elkarrekin ordu asko pasa izanak prestakuntzan zerikusia dauka. Lagun giroa dago. Aurkikuntzarik egin duzu oholtza gainean? Bat baino gehiago egon dira. Ez dakit esan daitekeen aurkikuntzak direla. Bertsolari guztiak ezagutzen ditugu, maiatzean erakutsi zuten batzuek zertarako gai ziren, eta beste batzuk orain ari dira erakusten. Egia esan, polita da ikustea maiatzeko fasean sailkatu zirenak orain maila altuagoa ematen, lehendik sailkatutako bertsolariekin batera. Maila hau koxka bat gorago dago, ikusle gehiago, exijentzia handiagoa. 18-19 urteko gazteak zelan moldatzen diren ikustea bada polita. Gpuntuak harrapatu [...]
Final zortzirenetan hasi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako ibilbidea, Andoainen, Aitzol Astigarragak (Mutriku, 1976). Epaile taldean dabil ordundik. Zapatuan Elgoibarren daukate eginda hitzordua.
14 epaile zabiltzate Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.
Hala da. Ez da kopuru handia, eta saiatzen gara lan karga arintzen. Lehen zatian batzuk ibili ziren, tartean Eneritz Azkue mutrikuarra. Eneritz final laurdenetan sartuko da berriz epaile lanak egitera. Ni final zortzirenetan nabil orain, eta gero, finalerdietan ariko naiz. Finalera begiratuta, batu egingo gara guztiok, eta esperientzia-eta kontuan hartuta, bost aukeratuko ditugu.
Prestakuntza be jaso zenuten…
Aurreko txapelketatik hona ez du etenik izan epaile taldeak. Maiztasun batekin batu izan gara, orduan, beti mantendu dugu elkarrekin hartu-emona. Txapelketa honi begira, orain urtebete hasi ginen lanean.
Zelan konpontzen zarete?
Ondo. Elkarrekin ordu asko pasa izanak prestakuntzan zerikusia dauka. Lagun giroa dago.
Aurkikuntzarik egin duzu oholtza gainean?
Bat baino gehiago egon dira. Ez dakit esan daitekeen aurkikuntzak direla. Bertsolari guztiak ezagutzen ditugu, maiatzean erakutsi zuten batzuek zertarako gai ziren, eta beste batzuk orain ari dira erakusten. Egia esan, polita da ikustea maiatzeko fasean sailkatu zirenak orain maila altuagoa ematen, lehendik sailkatutako bertsolariekin batera. Maila hau koxka bat gorago dago, ikusle gehiago, exijentzia handiagoa. 18-19 urteko gazteak zelan moldatzen diren ikustea bada polita.
Gpuntuak harrapatu egiten du?
Probatu, eta esango duzu.
Osasuntsu dago bertsolaritza Mutrikun eta Lea-Artibain?
Bai. Mutrikun gertatu dana izan da eten bat egon dela. Bertso Eskola 20 urtetik gora dago martxan, baina ailega zen momentu bat erreleburik ez zegoena. Badira pare bat urte ikastetxeak hasi zirela ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzen. Gaztetxoak Bertso Eskolara joateko asmotan dabiltza. Mutrikun, behintzat, aspaldikorik ondoen dago. Lea-Artibain ere oso ondo dagoela ematen du.
Bertsotan ere egon da bertoko ordezkaririk txapelketan, ezta?
Txapelketan berez parte hartu dugu, modu batera edo bestera, hirurek. Xabi Astigarragak maitzeko sailkapen fasean parte hartu zuen, eta kanpoan geratu zen.
Finala abenduaren 18an izango da. Oholtza gainean zein egon daitekeen ezingo duzu esan...
Epaile bezala ezin naiz horretan sartu [barrezka]. Faborito asko daude finalerako. Ez da erraza izango sailkatzea. Aurten seguru-segurua da txapeldun berria izango dela. Mendiluze izan zen ia, eta aurten ez da egongo txapelketan.
Eta zapatuan Elgoibarrera joango da Gpuntua.
Bai, bertatik bertara dago, eta joaten dana ez da damutuko.