Salmenta zuzeneko 64 postu edukiko ditu zapatuan Urriko Azoka Nagusiak
Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania Behien Euskadiko Lehiaketa egongo dira. 10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte azokara doazenek nekasaritzako eta artisautzako postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxe-abereak. Zelaian Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte. Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai. Etxe-abereen gunea Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxe-abereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poneyak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara. Etxe-abereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, 11 ukuilutatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan banatzen [...]
Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania Behien Euskadiko Lehiaketa egongo dira.
10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte azokara doazenek nekasaritzako eta artisautzako postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxe-abereak.
Zelaian
Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte.
Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai.
Etxe-abereen gunea
Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxe-abereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poneyak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara.
Etxe-abereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, 11 ukuilutatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan banatzen dira: hamalau ataletan, adin desberdinetako urruxa lehiatuko dute, eta beste hiru atalak idienak izango dira.
Horretaz gainera, txapelketako idiskorik onena, urruxarik onena, ukuilu onena eta hazitik sortutako urruxarik onena sarituko dituzte.
Lea-Artibai eta Busturialdeko abeltzainek be parte hartuko dute lehiaketan. Bertan egongo dira, Markina-Xemeingo Angel Arriola, Busturiako Teodoro Iturbe eta Muxikako Iciar Urubururen animaliak.
Trikitilariak eta probak
Txapelketa ondoren, bi idisko eta idisko gazte baten enkantea egingo da, eta aurten, estreinako, gizendutako behiak jarriko dituzte salgai. Beste batzuren artean, punta puntako lau behi egongo dira, 1.000 kilotik gorako bizi pisua duten animaliak.
Beste alde batetik, azoka ikusi eta erosketak egin bitarteko giroa berotzeko, Markina-Xemeingo trikitilariak ibiliko dira kalerik kale, eta gizon proba lehia egingo da herriko frontoi nagusiaren aurreko plazan.
Azokak urtero jende asko batzen duela eta, Markina-Xemeingo Udalak bisitarientzako aparkalekuak antolatuko ditu herri sarreretan eta ikastetxeetako aparkalekuetan. Hori antolatzeko laguntzaileak egongo dira. Udaletxe osteko aparkalekua, barriz, azokako gune izango da, eta beraz, barikutik ezin izango da bertan autoa utzi.