Trinkete Etxeko igerilekua zabalik egongo da eguerdietan, astelehenetik barikura. Herritarrei kirol zerbitzu egokiago bat emotea da Lekeitioko Udalaren asmoa. Igerilekua eguerdietan be zabalik egoteko eskari asko izan ditu, orokorrean, Udalak. Hori del...
Osoko bilkurak hileko lehenengo eguenetan izango diren arren, hilabete honetan be bigarren eguenera atzeratu du bilkura, Lekeitioko Udalak. Beraz, urriko osoko bilkura urriaren 13an arratsaldeko 19:30etan egingo da.
Aranzadik orain dela 19.000 urteko bisonte baten buruhezurra aurkitu du Mutrikun (Gipuzkoa). Pedro Castaños Aranzadiko paleontologoak eta Xabier Murelaga EHUko irakasleak jakinarazi dutenez, hautsita zegoen arren, osatu egin dute, eta modu horretan Iberiar Penintsulan aurkitutako bisonte baten buruhezur oso bakarra bihurtu da. Adituen arabera, arra zen bisontea, Bison priscus espeziekoa. Sima batera erorita hil zen. Espezie hori gaur egungo Amerikako eta Europako bisonteen aitzindaria izan zen. Aranzadiren Munibe taldeko arkeologoek aurkitu zuten 2006an, Kiputz IX izeneko aztarnategian. Castañosek esan duenez pieza “ezohikoa eta bakarra” da, ez Iberiar Penintsulan bakarraik, “baita Europa mendebalde osoan ere”
Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen, Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania behien Euskadiko lehiaketa egongo dira. 10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: Alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte, azokara doazenek, Nekasaritza eta artisautza postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxabereak. Zelaian Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte. Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai. Etxabereen gunea Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxabereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poniak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara. Etxabereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, euskadiko hamaika ukuiluetatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan [...]
Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania Behien Euskadiko Lehiaketa egongo dira. 10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte azokara doazenek nekasaritzako eta artisautzako postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxe-abereak. Zelaian Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte. Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai. Etxe-abereen gunea Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxe-abereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poneyak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara. Etxe-abereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, 11 ukuilutatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan banatzen [...]
Ganbia: Afrikako zatitxo bat argazki erakusketa jarriko dute ikusgai urriaren 8tik 23ra bitartean Barandiaran aretoan.