Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Salmenta zuzeneko 64 postu edukiko ditu zapatuan Urriko Azoka Nagusiak

Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania Behien Euskadiko Lehiaketa egongo dira. 10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte azokara doazenek nekasaritzako eta artisautzako  postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxe-abereak. Zelaian Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte. Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai. Etxe-abereen gunea Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxe-abereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poneyak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara. Etxe-abereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, 11 ukuilutatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan banatzen [...]

Lea-Artibai eta Mutriku
2011/10/05

Datorren zapatuan ospatuko da Markina-Xemeinen Urriko Azoka Nagusia. Urtero legez, azokagaz gainera, eskualdeko etxe-abereen erakusketa eta Blonda Akitania Behien Euskadiko Lehiaketa egongo dira.
10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordu berean hasiko da, bai eta be, Blonda Akitania txapelketa. Hiru gune nagusitan banatuta egongo da azoka: alde batetik, Zelaiaren bueltan aurkituko dituzte azokara doazenek nekasaritzako eta artisautzako  postuak; bestalde, udaletxearen osteko aparkalekuan lehiatuko da Blonde Akitania txapelketa, eta azkenik, aparkalekuaren alboko berdegunean egongo dira Lea-Artibaiko etxe-abereak.
Zelaian
Danetara, 64 saltoki egongo dira aurten, eta euretatik 32 nekazari atalekoak izango dira. Ortuari eta fruta, ardi eta ahuntz gazta, ogi eta gozogintza, sagardo eta txakolin, arrain kontserba, ahate produktu, ezti, txerriki eta lore eta landarak eskainiko dituzte.
Artisautza atalean, bestalde, sei izango dira euren eskulanak ikusgai jarriko dituzten artisauak, eta nekazaritza azokaren esparrutik hurre, frontoian, nekazaritza tresneria jarriko dute salgai.
Etxe-abereen gunea
Eskualdeko 48 abeltzainek parte hartuko dute etxe-abereen erakustaldian, eta txarriak, astoak, ahuntzak, poneyak, txakurrak, untxiak, idiak, hegaztiak, zaldiak, behiak, ardiak, sasi ardiak eta bai eta basurde bat be ekarriko dituzte azokara.
Etxe-abereen alboan egongo dira Blonda Akitania behiak. Aurten, Euskadiko Blonda lehiaketaren XVI. txapelketa jokatuko da, eta bertan, 11 ukuilutatik ekarritako 110 buruk parte hartuko dute. Animaliak, hamazazpi ataletan banatzen dira: hamalau ataletan, adin desberdinetako urruxa lehiatuko dute, eta beste hiru atalak idienak izango dira.
Horretaz gainera, txapelketako idiskorik onena, urruxarik onena, ukuilu onena eta hazitik sortutako urruxarik onena sarituko dituzte.
Lea-Artibai eta Busturialdeko abeltzainek be parte hartuko dute lehiaketan. Bertan egongo dira, Markina-Xemeingo Angel Arriola, Busturiako Teodoro Iturbe eta Muxikako Iciar Urubururen animaliak.
Trikitilariak eta probak
Txapelketa ondoren, bi idisko eta idisko gazte baten enkantea egingo da, eta aurten, estreinako, gizendutako behiak jarriko dituzte salgai. Beste batzuren artean, punta puntako lau behi egongo dira, 1.000 kilotik gorako bizi pisua duten animaliak.
Beste alde batetik, azoka ikusi eta erosketak egin bitarteko giroa berotzeko, Markina-Xemeingo trikitilariak ibiliko dira kalerik kale, eta gizon proba lehia egingo da herriko frontoi nagusiaren aurreko plazan.
Azokak urtero jende asko batzen duela eta, Markina-Xemeingo Udalak bisitarientzako aparkalekuak antolatuko ditu herri sarreretan eta ikastetxeetako aparkalekuetan. Hori antolatzeko laguntzaileak egongo dira. Udaletxe osteko aparkalekua, barriz, azokako gune izango da, eta beraz, barikutik ezin izango da bertan autoa utzi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.