Haurreskolek bertan behera utzi dute biharko deitutako greba
LAB eta STEE-EILAS sindikatuek biharko deituta zuten greba bertan behera utzi dute, Haurreskolak Partzuergoarekin atzo egindako bileran aurreakordio bat adostu eta gero. Sindikatuetako ordezkariek ohar batean adierazi dutenez, Haurreskolak sareak soldatak ez jaisteko konpromisoa hartu du, euren aldeko sententzia onartuz eta jarritako helegitea erretiratuz.