Ibon Iparragirre berehala ‘askatzea eta etxeratzea’ eskatu du Jaiki Hadik
Jaiki Hadik (euskal preso politikoen osasun egoeraz arduratzen den profesionalen taldeak) Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren osasun egoeraz «larriturik» urgentziazko prentsaurrekoa emon du arratsaldean Bilbon. Bertan, azken asteotan Iparragirreren osasun egoera «geroz eta larriago» dela ohartarazi dute iritzi publikoa eta bere osasun egoeragaz «kezkaturik», ahalik eta lehen askatzeko eskatu dute. «Etengabeko hondatzea» Ibon Iparragirreren jarraipen egiten ari diren Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoek preso politiko ondarrutarraren «etengabeko hondatzea» ikusi dutela aitortudute, «bai defentsen jaitsiera mailan zein karga biralaren igoera ikaragarrian». Iparragirrek urte askotatik hona darama VIHak ukituta eta momentu honetan, bere gaixotasuna dela eta, «neke iraunkor batek jota» dagoela gaineratu dute; «esfortzu txikienak ere» asko eragiten dio. Momentu honetan Ibonen osasun egoerak okerrera egin du. Alde batetik, ikusmen ia oso galdu du «irakurtezea, idaztea eta baita inguruko lagunak ikustea be, eragozten diona». Bestetik, gibeleko arazoekin be hasi omen da. Medikuek egindako azterketan arabera hepatitis ez biriko bat du eta CD4 defentsa linfozitoen maila be «oso bajua» du. Horrez gain, anemia ferropeniko bat be baduela diote eskuetan dituzten azken analisiek. Hau da, hemoglobina eta globulu gorrien mailaren balioak «oso baju»ditu eta burdina bitaminen bidez hartzen duela be azaldu dute kezkatuta Jaiki Hadiko kideek. Lekualdaketa, «kaltegarria» 2010ean Ibon espetxean sartu [...]
Jaiki Hadik (euskal preso politikoen osasun egoeraz arduratzen den profesionalen taldeak) Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren osasun egoeraz «larriturik» urgentziazko prentsaurrekoa emon du arratsaldean Bilbon.
Bertan, azken asteotan Iparragirreren osasun egoera «geroz eta larriago» dela ohartarazi dute iritzi publikoa eta bere osasun egoeragaz «kezkaturik», ahalik eta lehen askatzeko eskatu dute.
«Etengabeko hondatzea»
Ibon Iparragirreren jarraipen egiten ari diren Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoek preso politiko ondarrutarraren «etengabeko hondatzea» ikusi dutela aitortudute, «bai defentsen jaitsiera mailan zein karga biralaren igoera ikaragarrian».
Iparragirrek urte askotatik hona darama VIHak ukituta eta momentu honetan, bere gaixotasuna dela eta, «neke iraunkor batek jota» dagoela gaineratu dute; «esfortzu txikienak ere» asko eragiten dio.
Momentu honetan Ibonen osasun egoerak okerrera egin du. Alde batetik, ikusmen ia oso galdu du «irakurtezea, idaztea eta baita inguruko lagunak ikustea be, eragozten diona». Bestetik, gibeleko arazoekin be hasi omen da. Medikuek egindako azterketan arabera hepatitis ez biriko bat du eta CD4 defentsa linfozitoen maila be «oso bajua» du. Horrez gain, anemia ferropeniko bat be baduela diote eskuetan dituzten azken analisiek. Hau da, hemoglobina eta globulu gorrien mailaren balioak «oso baju»ditu eta burdina bitaminen bidez hartzen duela be azaldu dute kezkatuta Jaiki Hadiko kideek.
Lekualdaketa, «kaltegarria»
2010ean Ibon espetxean sartu aurretik bere bizi kalitea «ona» zen, nahiz eta ordurako seropositiboa izan; «eguneroko jarduerak inolako mugarik gabe egiten zituen».
Baina, Jaiki Hadikoek argitu duen modura, «espetxeratu ostean, berehala erreparatu genuen hondatze garrantzitsu eta iraunkor bat zuela, defentsa biologiko guztien oreka galtzearekin batera. Egoera honek gaixotasunaren aurrerapen garrantzitsu bat bultzatu du, urtebete eskaseko tartean egoera kritikoan aurkitu arte».
Espetxean sartu zutenez geroztik hiru zentrotan egon da Ibon eta Sevillatik (Espainia) Basaurikora egindako azken bidaiak bere osasun egoeran «sekulako eragina» izan duela be nabarmendu dute. «Euskal Herrira ekarri badute be, bidaia bere osasun egoerari egokitutako baldintzetan egin beharrean, baldintza arruntetan egin behar izan du, hori dana zortzi egunez luzatuz. Egun hauek erabakigarriak izan dira bere osasun egoerarako”. Ibonek berak senideei jakin eragin dienez, gainera, ez dago «beste leku aldaketa bat jasateko moduan».
Lehen kartzelatik, Madrilekotik (Espainia), Sevillara (Espainia) lekuz aldatu aurretik egindako analisi klinikoetatik, hiru hilabetean, bere karga biralen indizeak ia hirukoiztu egin dira; 84.000tik 232.000 pasatuz. «Parametro hauek VIHak eragindako gaixotasunaren egoera aurreratua adierazten dute, gaitzaren bilakaera azkeneko aldian dagoelarik». Egoera honen aurrean, Ibonen bereharalako «askatasuna eta etxeratzea ez den beste aukerarik» ez dute ikusten bere kasua daramaten mediku eta psikologoek. «Bere egungo egoerak gaixotasunaren azken aldian gaudela adierazten du, eta espetxea ez da, ezelanik be lekurik egokiena behar dituen zaintza paliatiboak bermatzeko; espetxean jarraitzeak bere osasunaren hondatzea azkartuko luke eta amaiera ekarriko luke».
Bihar Basauriko kartzela aurrean elkarretaratzea egiteko deitu dute
Iparra Galdu Baik plataformak zapatuan 11:30ean Basauriko kartzela aurrean kontzentraziorako deia egin du.
Iparragirreren osasun egoerak azken asteotan «nabarmenki» txarrera egin duenez, plataformak geroago erabakita zeukan kontzentrazioa zapatu honetara aurreratzea «beharrezkotzat» ikusi dute.
Etziko ekimenean bertan batzen direnek Ibonen askatasuna eskatuko dute eta aldi berean, barruan duten senide eta lagunari, «maitasuna eta elkartasuna» helarazten saiatuko dira.
Ondarroatik kontzentraziora juteko autobusak antolatu dira eta nahi duenak Kulixkan, Anaitan edo Apallun emon dezake izena. Autobusek 10:00etan urtengo dute Zaldupetik. Horrez gain, hurrengo egun eta asteotan be, plataformak aurretik egin modura beste ekimen ugari antolatzeko nahia agertu du.