Joan den zapatu goizean itxi zituen, azken asteetan bere arduradun egon den, Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko koordinatzaile Juanjo Mateuk, Donejakue Bideko Markina-Xemeingo aterpetxearen ateak. Aurten 3.390 izan dira Santiagora bidean bertan...
Jaiki Hadik (euskal preso politikoen osasun egoeraz arduratzen den profesionalen taldeak) Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren osasun egoeraz «larriturik» urgentziazko prentsaurrekoa emon du arratsaldean Bilbon. Bertan, azken asteotan Iparragirreren osasun egoera «geroz eta larriago» dela ohartarazi dute iritzi publikoa eta bere osasun egoeragaz «kezkaturik», ahalik eta lehen askatzeko eskatu dute. «Etengabeko hondatzea» Ibon Iparragirreren jarraipen egiten ari diren Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoek preso politiko ondarrutarraren «etengabeko hondatzea» ikusi dutela aitortudute, «bai defentsen jaitsiera mailan zein karga biralaren igoera ikaragarrian». Iparragirrek urte askotatik hona darama VIHak ukituta eta momentu honetan, bere gaixotasuna dela eta, «neke iraunkor batek jota» dagoela gaineratu dute; «esfortzu txikienak ere» asko eragiten dio. Momentu honetan Ibonen osasun egoerak okerrera egin du. Alde batetik, ikusmen ia oso galdu du «irakurtezea, idaztea eta baita inguruko lagunak ikustea be, eragozten diona». Bestetik, gibeleko arazoekin be hasi omen da. Medikuek egindako azterketan arabera hepatitis ez biriko bat du eta CD4 defentsa linfozitoen maila be «oso bajua» du. Horrez gain, anemia ferropeniko bat be baduela diote eskuetan dituzten azken analisiek. Hau da, hemoglobina eta globulu gorrien mailaren balioak «oso baju»ditu eta burdina bitaminen bidez hartzen duela be azaldu dute kezkatuta Jaiki Hadiko kideek. Lekualdaketa, «kaltegarria» 2010ean Ibon espetxean sartu [...]
San Jose edo Konpainiako Elizako teilatua garbitzen dabiltza egunotan. Parrokiko Batzordeak euriak hasi orduko teilatua egokitu behar zela erabaki zuen, eta ur bideak libre uzten dabiltza. «Kalatxoriek eta aireak ekarritako hondakinen ondorioz landara...
Hasi barrien urduritasuna eta nagusien ilusioa bat eginda ekingo dio denboraldiari Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. Danetara, Lekeitio eta eskualdeko 64 neska-mutil arituko dira, aurten, boleibolean, eta jokatzen ikasi eta jokoagaz gozatzea izango dute helburu. Txiki, kadete eta nagusien taldeek osotuko dute, 20011-2012 denboraldian, Marierrota. Gaztetxo asko animatu dira, aurten be boleibolera, eta horrela, txikien mailan, 24 jokalari daude, eta beraz, bi taldeetan banatuta egongo dira. Berdina gertatuko da, bai eta be, kadeteen mailan. 28 jokalari daudenez, talde bi eratu dituzte. Nagusietan, ostera, hamabi jokalari izango dira, eta beraz, talde bakarra osatu da. Bost talde horiek aurrera eroateko bost entrenatzaile ibiliko dira beharrean: Aitor Txopiteak eta Unai Garramiolak txikiak entrenatuko dituzte, Leire Robles eta Asier Agirrek kadeteak, eta Aitor Zarragoitia nagusietaz arduratuko da. Entrenatzaileez gainera, laguntzaile bi be badagoz. Halan, Udane Lauzirika eta Maria Zatikak kadeteen entrenatzaileei esku bat botatzea izango dute helburu. Lehiaketak Urtero legez, txikiak eta kadeteak Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa eta federatu mailako Euskadiko Kluben arteko liga jokatuko dute, eta nagusiek, barriz, Euskal Liga B. Liga horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeekin gainera, nafar, errioxar eta kantabriarrak izango dituzte aurkari Marierrotako nagusiek. Neguko ligak amaituta, uda partean, hondartzako boleibola jokatuko dute neska-mutilek. Danetara, lau topaketa jokatuko dituzte hondartza desberdinetan. [...]