3.390 erromes pasatu dira Markina-Xemeingo aterpetxetik
Joan den zapatu goizean itxi zituen, azken asteetan bere arduradun egon den, Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko koordinatzaile Juanjo Mateuk, Donejakue Bideko Markina-Xemeingo aterpetxearen ateak. Aurten 3.390 izan dira Santiagora bidean bertan...
Joan den zapatu goizean itxi zituen, azken asteetan bere arduradun egon den, Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteko koordinatzaile Juanjo Mateuk, Donejakue Bideko Markina-Xemeingo aterpetxearen ateak. Aurten 3.390 izan dira Santiagora bidean bertan atseden hartu duten ibiltariak.
Aterpetxeak izten hasiak zeudela eta, azken asteetan erromes gutxi pasatu da aterpetxetik, baina egun batzuetan 50 lagun be agertu dira leku bila. « 28 ohe ditugu bakarrik eta lekurik ez zegoela esan behar genien», azaldu du Mateuk.
Maiatzean, ekainean eta irailean, atzerritarrak izan dira gehiago, abuztuan, barriz, Herrialde Katalanetatik eta Mediterraneo aldetik etorritako gazteak. «Atzerritarrei dagokienez, Frantsesak eta alemaniarrak egon dira batez be, bai eta poloniarrak eta kanadiarrak be», zehaztu du Mateuk.
Bestalde, hurrunagotik be ailegatu dira erromesak: Florida eta Washintongetik (AEB), Mexikotik,Txiletik eta Hawaiiko Fidji uhartetik be bikote bi.