Marierrota, sendo eta ilusioz beteta
Hasi barrien urduritasuna eta nagusien ilusioa bat eginda ekingo dio denboraldiari Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. Danetara, Lekeitio eta eskualdeko 64 neska-mutil arituko dira, aurten, boleibolean, eta jokatzen ikasi eta jokoagaz gozatzea izango dute helburu. Txiki, kadete eta nagusien taldeek osotuko dute, 20011-2012 denboraldian, Marierrota. Gaztetxo asko animatu dira, aurten be boleibolera, eta horrela, txikien mailan, 24 jokalari daude, eta beraz, bi taldeetan banatuta egongo dira. Berdina gertatuko da, bai eta be, kadeteen mailan. 28 jokalari daudenez, talde bi eratu dituzte. Nagusietan, ostera, hamabi jokalari izango dira, eta beraz, talde bakarra osatu da. Bost talde horiek aurrera eroateko bost entrenatzaile ibiliko dira beharrean: Aitor Txopiteak eta Unai Garramiolak txikiak entrenatuko dituzte, Leire Robles eta Asier Agirrek kadeteak, eta Aitor Zarragoitia nagusietaz arduratuko da. Entrenatzaileez gainera, laguntzaile bi be badagoz. Halan, Udane Lauzirika eta Maria Zatikak kadeteen entrenatzaileei esku bat botatzea izango dute helburu. Lehiaketak Urtero legez, txikiak eta kadeteak Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa eta federatu mailako Euskadiko Kluben arteko liga jokatuko dute, eta nagusiek, barriz, Euskal Liga B. Liga horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeekin gainera, nafar, errioxar eta kantabriarrak izango dituzte aurkari Marierrotako nagusiek. Neguko ligak amaituta, uda partean, hondartzako boleibola jokatuko dute neska-mutilek. Danetara, lau topaketa jokatuko dituzte hondartza desberdinetan. [...]
Hasi barrien urduritasuna eta nagusien ilusioa bat eginda ekingo dio denboraldiari Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. Danetara, Lekeitio eta eskualdeko 64 neska-mutil arituko dira, aurten, boleibolean, eta jokatzen ikasi eta jokoagaz gozatzea izango dute helburu.
Txiki, kadete eta nagusien taldeek osotuko dute, 20011-2012 denboraldian, Marierrota. Gaztetxo asko animatu dira, aurten be boleibolera, eta horrela, txikien mailan, 24 jokalari daude, eta beraz, bi taldeetan banatuta egongo dira. Berdina gertatuko da, bai eta be, kadeteen mailan. 28 jokalari daudenez, talde bi eratu dituzte. Nagusietan, ostera, hamabi jokalari izango dira, eta beraz, talde bakarra osatu da.
Bost talde horiek aurrera eroateko bost entrenatzaile ibiliko dira beharrean: Aitor Txopiteak eta Unai Garramiolak txikiak entrenatuko dituzte, Leire Robles eta Asier Agirrek kadeteak, eta Aitor Zarragoitia nagusietaz arduratuko da. Entrenatzaileez gainera, laguntzaile bi be badagoz. Halan, Udane Lauzirika eta Maria Zatikak kadeteen entrenatzaileei esku bat botatzea izango dute helburu.
Lehiaketak
Urtero legez, txikiak eta kadeteak Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa eta federatu mailako Euskadiko Kluben arteko liga jokatuko dute, eta nagusiek, barriz, Euskal Liga B. Liga horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeekin gainera, nafar, errioxar eta kantabriarrak izango dituzte aurkari Marierrotako nagusiek.
Neguko ligak amaituta, uda partean, hondartzako boleibola jokatuko dute neska-mutilek. Danetara, lau topaketa jokatuko dituzte hondartza desberdinetan. 3×3 erara edo 2×2 erara jokatuko dute, mailaren arabera. Asteburu batean, gainera, Euskadiko Hondartza Boleibol Txapelketa lehiatuko dute. Iaz, Mendexako Karraspio Hondartzan, Marierrota Boleibol taldeak antolatutako Hondartza Boleiboleko 17.edizioa jokatu zen, eta aurten 18.ena prestatuko dutela jakitera emon du taldeak.
Bidaia
Denboraldiagaz amaitzeko, nazioarteko txapelketa batetara joatea izaten da Marierrotaren helburua. Esperientzia aberatsa eta polita izan zen taldearentzat, iaz, Austriako Klagenfurt herrian jokatutako nazioenarteko txapelketa, gainera, inguruak ezagutzeko aukera be izan zuten bueltako bidaian, Venezia, Pisa eta Montpelier ezagutuz. Austriagaz gainera, orain arte, Holandan eta Portugalen egon dira. «Esperientzia aberasgarria da taldearentzat eta batez be gazteentzat, lehiakortasuna lortu, maila hobetu, esperientzia barriak bizi eta hizkuntzak be praktikatu ahal direlako», diote. Halanda be, ez dakite aurten joaterik edukiko duten.
Lanzarotera joateko zozketa
Etxetik kanpo jokatzen diren partiduetara joan ahal izateko, eta taldeak dituen beste gastu batzueri aurre egiteko, bi lagunentzako Lanzaroterako bidaia zozketatu du Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. 1.637 izan da zozketako zenbaki saritua, eta boleibol taldeko jokalari Gadea Irigoienek saldutako boletoa izan da, azkanean, saria eraman duena.