Auto istripu bi egon dira
Auto istripu bi gertatu dira gaur goizean. Lehenengoa BI A2504 errepidean gertatu da, 10:25ean, Berriatua-Lekeitio norabidean. Auto bat errepidetik atara da eta arbola batean geratu da, zintzilik. Auto barrukoek laguntza behar izan dute handik urteteko.
Bigarrena, 12:15 bueltan gertatu da, BI 633 errepidean, Urberuagan. Seat Ibiza markako auto batek eta Volvo kamioi batek alkar jo dute. Autoko gidaria zauri arinak izan ditu, eta lekuan bertan artatu dute. Istripuaren ondorioz, errepidea norabide bietan itxi egin behar izan dute hasiera batean; gerora, alderdietako bat zabaldu dute, eta handik bideratu dute zirkulazioa.