Azaroaren 26an izango da auto klasikoen rallya
Berriatuko Udalak eta BCR automobil-taldea izango dira, aurten be, auto klasikoen rallyaren laguntzaileak
Auto klasikoen arteko lehia ikusteko aukera egongo da aurten be Berriatuan. Data finkatuta dute: azaroaren 26a da lehia berezirako aukeratutako hitzordua.
Berriatuko Udala eta BCR automobil-taldea izango dira kirol gertaeraren laguntzaileak, aurtengoan be. Eta egin ohi duten modura, bi modalitatetan lehiatuko dira 25 urtetik gora dituzten autoak: alde batetik, FEVA modalitatean ariko dira. Bertan parte hartzen duten autoan erregulartasuna dute helburu: zirkuitu irekian, ahalik eta denbora gehien abiadura berean ibiltzea bilatzen dute.
Beste alde batetik, sport erregulartasuna be edukiko dute gidariek aukeran. Hemen itxitako zirkuitu zatiak ahalik eta azkarren osatzea dute helburua.
Aurtengo rallyak barritasunak baditu; besteak beste, gidariak Kantabriaraino iritsiko dira, eta BEC-eko auto klasikoen erakustaldian geldialidia egingo dute.