Europako zesta txapelketa jokatuko da asteburuan Berriatuan
Mendibarren frontoiak Europako Zesta Txapelketako partidak hartuko ditu asteburuan. 22 urtez azpikoak eta gazte mailako pelotariak izango dira bertan. Iparraldeko zein hegoaldeko pelotariek parte hartuko dute. Zapatuan 10:00etan eta 16:00etan eta domek...
Mendibarren frontoiak Europako Zesta Txapelketako partidak hartuko ditu asteburuan. 22 urtez azpikoak eta gazte mailako pelotariak izango dira bertan.
Iparraldeko zein hegoaldeko pelotariek parte hartuko dute. Zapatuan 10:00etan eta 16:00etan eta domekan 10:00etan dira partidak. Funtzio bakoitzean bost partida jokatuko dituzte.