Gipuzkoako txikien maila gorenean jokatzea debekatu diote Aurrerari
«Realarekin loturarik ez daukagulako ez digute txikien maila gorenean jokatzen laga nahi». Horrenbestez adierazi dute Aurrerako zuzendaritza taldekoek euren ezinegonaren arrazoia. Aurrera 1921etik Gipuzkoako Federazioko kide izan da, eta 1945a gerozt...
«Realarekin loturarik ez daukagulako ez digute txikien maila gorenean jokatzen laga nahi». Horrenbestez adierazi dute Aurrerako zuzendaritza taldekoek euren ezinegonaren arrazoia.
Aurrera 1921etik Gipuzkoako Federazioko kide izan da, eta 1945a geroztik Gipuzkoako txapelketan parte hartu izan du, arazorik barik.
Arazoak 15 urtera artekoen kirola aldundien esku gelditu zenetik hasi ziren. Gipuzkoako Aldundiak probintziko futbola piramide eran osatu zuen, Reala goiko punta izanik. Aurrerantzean, talde denek harekin lotuta behar zuten egon. Eta Aurrerak, Ondarroako taldea izanik, Athletic-egaz dauka lotura.
Pasa den ekainean araua aplikatu eta txikien mailakoek gorengo mailan barik, lehenengo mailan jokatu beharko zutela jakinarazi zieten. «Alde handia dago. Ohorezko mailan, Reala, Eibar eta Real Union bezalako taldeak daude. Talde onenen aurka aritzeko aukera daukate maila hartan». Gertatuaren aurrean, lehen aldiz klubaren historian, txikien mailako taldeak Bizkaiko txapelketan sartu dituzte.