Mikel Ansotegi eta Oibar Egia Uemako zuzendaritza batzorde barrian daude
Maren Belastegi Bergarako alkateordea (Bildu) izango da aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) presidente. Izendapena hilaren 1ean Zestoan (Gipuzkoa) egindako bileran jaso zuen. Presidentea aukeratzeaz gain, Zuzendaritza Batzorde bar...
Maren Belastegi Bergarako alkateordea (Bildu) izango da aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) presidente. Izendapena hilaren 1ean Zestoan (Gipuzkoa) egindako bileran jaso zuen. Presidentea aukeratzeaz gain, Zuzendaritza Batzorde barria be eratu zuten. Lea-Artibaiko bi ordezkari daude bertan: Aulestiko alkate Mikel Ansotegi (Bildu) eta Oibar Egia gizaburutarra (Independentea).
Haiekin batera, taldea ondokoek osatzen dute: Koalizio abertzaletik, IƱaki Agirrezabalaga (Zumaia, Gipuzkoa), Miren Irigoien (Oiartzun, Gipuzkoa) eta Eneka Maiz (Etxarri Aranatz, Nafarroa); jeltzaleen izenean, Josetxo Mendizabal (Zestoa, Gipuzkoa) eta Lexuri Arrizabalaga (Gatika, Bizkaia); talde independenteetatik, Asier Mujika (Arama, Gipuzkoa); eta Aralarretik, Jon Abril (Bera, Nafarroa).
Guztira 61 herri daude Udalerri euskaldunen mankomunitatearen baitan, eta horietatik zazpi Hitzaren eremukoak dira: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mutriku, Ajangiz, Bermeo eta Busturia.