Plazaren irrintzia bigarren onena izan da Urnietako lehian
Nerea Arriaga oriotarra lehen , Naiara Plaza berriatuarra bigarren eta Izaskun Arriola tolosarra hirugarren. Hori izan zen San Miguel Egunean, Urnietan, Maria Arizmendi Irrintzi Lehiaketaren baitan geratu zen podiuma. Epaimahaiak lau ezaugarri hartu zi...
Nerea Arriaga oriotarra lehen , Naiara Plaza berriatuarra bigarren eta Izaskun Arriola tolosarra hirugarren. Hori izan zen San Miguel Egunean, Urnietan, Maria Arizmendi Irrintzi Lehiaketaren baitan geratu zen podiuma.
Epaimahaiak lau ezaugarri hartu zituen kontuan irrintziak baloratzeko orduan: iraupena, doinua, indarra eta amaiera. Horren arabera, berriatuarrak lortutako puntutazioa 8,69koa izan zen. «Irabazlearen irrintziak parekorik ez zuen izan, baina berriatuarra ez zen atzean gelditu. Irrintzi bikaina egin zuen, entzule eta epaimahaikideen onespena jasoz», diote antolatzaileek. Irabazleak, 9,38 puntu lortu zituen.
Guztira zazpi lagun izan ziren lehiaketan parte hartu zutenak. Lehen hirukoaren ondoren honela gelditu zen sailkapena: Maixux Bikandi etaArantzazu Garmendia donostiarrak, Fernanda Paz urnietarra (jaiotzez kolonbiarra) eta Marian Urraca lezotarra.
Antolatzaileen arabera, «maila ona» erakutsi zuten. «Horren adierazgarri dira lortutako puntuazio altuak».