Txakur, ardi eta artzai
Artzai txakurren lehiaketa antolatu dute, seigarrenez, Muniozgurengo zelaietan. Artzainek euren txakurragz daukaten harremana agerian geldituko da, barriro be, domekan, artaldeak mugiaraztean eta agindutako ariketak osatzean. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafa...
Artzai txakurren lehiaketa antolatu dute, seigarrenez, Muniozgurengo zelaietan. Artzainek euren txakurragz daukaten harremana agerian geldituko da, barriro be, domekan, artaldeak mugiaraztean eta agindutako ariketak osatzean. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorritako artzainak izango dira Muniozgurenen. Gipuzkoakoako ordezkariak ondokoak dira: Jesus Mari Plazaola, Gure txakurragaz (Arrasate) eta Ramon Larrañaga, Txatogaz (Azkoitia). Bizkaitarrak, ostera, Jose Urien, Bizkai txakurragaz (Abadiño), Aitor Urien Nabarrogaz (Abadiño) eta Enrike Mendiguren , Rikigaz (Orozko). Nafarroako ordezkaria Jose Antonio Alustiza (Areso) izango da. Bi txakur eroango ditu: Txiki eta Bat.