Eguneko zentroa datorren urteko urrian irekiko dute
Sei hilean amaituko dituzte Maskulo Etxeko obrak eta hamabi hilabetean egongo da zabaltzeko moduan. Horixe jakin eragin du Ondarroako Udalak urriaren 6an Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteko Ongizateko diputatu Pilar Ardanzagaz bilera eduki ostean. «Martxan egongo da urrian. 25 plaza aldundiak berak bideratuko ditu zuzen-zuzenean, eta gainerakoak Udalaren eguneko zerbitzuak», zehaztu du Udalak. «Udalaren kezka zen kuota izatea familiek jasatekoa baino handiagoa». Uste horren kontran, erraz ordaintzekoak izango direla argitu dute. «Ikusten da Aldundiak ekonomikoki sostengu handia emongo duela, eta herritarrentzako zerbitzu eskuragarria izango dela» Herri batzuetako esperientzia ezagututa, Pilar Ardanzak bileran kezka erakutsi zuen eskariaren inguruan. Udalak, baina, uste du eskaria egon badagoela, eta hori zuzenean lotuta dagoela kuotaren zenbatekoagaz. Laguntza bateragarriak Lea-Artibain menpekotasunaren diru laguntzak eta etxerik etxeko laguntzak bateragarriak dira. Sailtasun horri aurre eginda, 25 lekuak ez bada be, hamazazpi bat bete beharko dira lehen urtean, eta urrian bost-sei lagun beharko dira zentroa martxan hasteko. «Horretarako egingo dugu lana». Astelehenetik barikura bitartean, 09:30etik 17:30era arteko zerbitzua eskainiko du eguneko zentroak, bazkaria barne, eta etxe sarreratik zentroraino eroango dira erabiltzaileak goizean, eta etxeko atariraino arratsaldean. Menpekotasuna daukaten 45 urtetik gorakoentzako 25 leku dituen egoitza, eguneko zentrorako beste 25 leku eta Udal Gizarte Ongizaterako bulegoak jasoko ditu eraikinak, hasierako egitasmoan [...]
Sei hilean amaituko dituzte Maskulo Etxeko obrak eta hamabi hilabetean egongo da zabaltzeko moduan. Horixe jakin eragin du Ondarroako Udalak urriaren 6an Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteko Ongizateko diputatu Pilar Ardanzagaz bilera eduki ostean.
«Martxan egongo da urrian. 25 plaza aldundiak berak bideratuko ditu zuzen-zuzenean, eta gainerakoak Udalaren eguneko zerbitzuak», zehaztu du Udalak.
«Udalaren kezka zen kuota izatea familiek jasatekoa baino handiagoa». Uste horren kontran, erraz ordaintzekoak izango direla argitu dute. «Ikusten da Aldundiak ekonomikoki sostengu handia emongo duela, eta herritarrentzako zerbitzu eskuragarria izango dela»
Herri batzuetako esperientzia ezagututa, Pilar Ardanzak bileran kezka erakutsi zuen eskariaren inguruan. Udalak, baina, uste du eskaria egon badagoela, eta hori zuzenean lotuta dagoela kuotaren zenbatekoagaz.
Laguntza bateragarriak
Lea-Artibain menpekotasunaren diru laguntzak eta etxerik etxeko laguntzak bateragarriak dira. Sailtasun horri aurre eginda, 25 lekuak ez bada be, hamazazpi bat bete beharko dira lehen urtean, eta urrian bost-sei lagun beharko dira zentroa martxan hasteko. «Horretarako egingo dugu lana».
Astelehenetik barikura bitartean, 09:30etik 17:30era arteko zerbitzua eskainiko du eguneko zentroak, bazkaria barne, eta etxe sarreratik zentroraino eroango dira erabiltzaileak goizean, eta etxeko atariraino arratsaldean.
Menpekotasuna daukaten 45 urtetik gorakoentzako 25 leku dituen egoitza, eguneko zentrorako beste 25 leku eta Udal Gizarte Ongizaterako bulegoak jasoko ditu eraikinak, hasierako egitasmoan jaso legez.