Ibon Iparragirreren egoeraz kezkatuta, 300 herritarrek agerraldia egingo dute bihar, udaletxean
Ibon Iparragirreren osasun egoerak kezka handia eragin du azkan hilabeteetan. Hori tarteko, 300 herritarrek agerraldia egingo dute bihar, 18:00etan, udaletxean. Ekimenean Iparragirreren egoeraz berba egiteaz gain, asteburuan egingo den mobilizazio baterako deia luzatuko da. Zapatuan, Ibon Iparragirreren «berehalako askatasuna» eskatu zuten Basauriko kartzelaren aurrean 500 bat lagunek, Iparra Galdu Baik plataformaren deialdiari erantzunda. Gogoz eta eztarria bertan lagata garrasi egin zuten danek. Kartzelako harresiak gaindituta, Iparragirrek entzuteko lantxerik egin zuten oihu: «Ibon, maite zaitugu!» eta «Aupa, Ibon! Eutsi gogor, herria zurekin». Angelita Burgoa Iparragirreren ama eta Andoni Urkiza Iparra Galdu Baik plataformako kidea espetxeko zuzendariari bilera eskatzeko eskutitza ailega eragiten ahalegindu ziren, baina atean zeuden ertzainek esan zieten astegunez hasi behar dutela eskabidea egiteko prozedura. Senide eta lagunek Iparragirre aske lagatzeko eskatzeko bildu nahi dute kartzelako zuzendariagaz. Izan be, euskal presoa zaintzen duten medikuek ohartarazi dute «muturrekoa eta oso larria» dela haren egoera: uztailean karga biralak 84.000ko neurrian zituen, eta 232.000koan dauzka orain. Ikusmena galdu egin du, eta oso ahul dago. Modulu arrunt batean daukate, eta laguntzarik ez duenez, egunak daroaz bakarrik, patiora urten ezin duela. Gripe arin batek atzeraezina bihur dezake Iparragirreren egoera. Iparragirreren osasuna tarteko, Udalak bilera eskatuko dio Basauriko zuzendariari Ibon Iparragirre herritarraren egoera larria dela eta, [...]
Ibon Iparragirreren osasun egoerak kezka handia eragin du azkan hilabeteetan. Hori tarteko, 300 herritarrek agerraldia egingo dute bihar, 18:00etan, udaletxean. Ekimenean Iparragirreren egoeraz berba egiteaz gain, asteburuan egingo den mobilizazio baterako deia luzatuko da.
Zapatuan, Ibon Iparragirreren «berehalako askatasuna» eskatu zuten Basauriko kartzelaren aurrean 500 bat lagunek, Iparra Galdu Baik plataformaren deialdiari erantzunda. Gogoz eta eztarria bertan lagata garrasi egin zuten danek. Kartzelako harresiak gaindituta, Iparragirrek entzuteko lantxerik egin zuten oihu: «Ibon, maite zaitugu!» eta «Aupa, Ibon! Eutsi gogor, herria zurekin». Angelita Burgoa Iparragirreren ama eta Andoni Urkiza Iparra Galdu Baik plataformako kidea espetxeko zuzendariari bilera eskatzeko eskutitza ailega eragiten ahalegindu ziren, baina atean zeuden ertzainek esan zieten astegunez hasi behar dutela eskabidea egiteko prozedura. Senide eta lagunek Iparragirre aske lagatzeko eskatzeko bildu nahi dute kartzelako zuzendariagaz. Izan be, euskal presoa zaintzen duten medikuek ohartarazi dute «muturrekoa eta oso larria» dela haren egoera: uztailean karga biralak 84.000ko neurrian zituen, eta 232.000koan dauzka orain. Ikusmena galdu egin du, eta oso ahul dago. Modulu arrunt batean daukate, eta laguntzarik ez duenez, egunak daroaz bakarrik, patiora urten ezin duela. Gripe arin batek atzeraezina bihur dezake Iparragirreren egoera.
Iparragirreren osasuna tarteko, Udalak bilera eskatuko dio Basauriko zuzendariari
Ibon Iparragirre herritarraren egoera larria dela eta, Ondarroako Udalak Basauriko espetxeko zuzendaritza eta medikuagaz batzarra eskatuko du. Uztaileko osoko bilkuran onartutako mozioari jarraituta –gaixorik dauden presoak etxera ekartzea eskatu zuten– Iparragirreren egoeraz kezka azaldu eta haren berehalako askatasuna eskatzea izango du helburu bilerak.