Kirol eta kultur taldeentzako diru laguntzen deialdia egin du Udalak
Kirolean eta kulturan ibiltzen diren herriko taldeentzako 2011ko diru laguntzen deialdia egin du Ondarroako Udalak. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, ekainean Udal agintea hartu ostean, «2011ko diru laguntzen deialdia egin barik zegoen urte erdia pa...
Kirolean eta kulturan ibiltzen diren herriko taldeentzako 2011ko diru laguntzen deialdia egin du Ondarroako Udalak.
Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, ekainean Udal agintea hartu ostean, «2011ko diru laguntzen deialdia egin barik zegoen urte erdia pasatuta egon arren».
Herriko jaietarako beheralako egokitzapenak egin ostean, orain, urteko ekimen guztiak bermatu ahal izateko, diru laguntzen prozedura arautu egin du Udalak. Kultur arloan diharduten taldeentzako 36.000 euro bideratuko dira, eta kirol arloan dihardutenentzat 55.000 euro, taldeekin iraila eta urrian izan diren bileretan adostutakoaren arabera.