Bonbonak gasolindegietan eskura daitezke bakarrik
Azkan urteetan bonbonen banaketaz arduratu den Comercial UME enpresa Repsoletik kanpora geratuta, butano eta propano bonbonen banaketa etenda dago Lea-Artibain eta Busturialdean. Erabakiak hartu bitartean, gasolindegietan eskuratu ahalko dira bakarrik ...
Azkan urteetan bonbonen banaketaz arduratu den Comercial UME enpresa
Repsoletik kanpora geratuta, butano eta propano bonbonen banaketa
etenda dago Lea-Artibain eta Busturialdean. Erabakiak hartu bitartean,
gasolindegietan eskuratu ahalko dira bakarrik bonbonak.
Lea-Artibairen kasuan, eta Respsolek azkan egunetan ezagutzera emon
duen informazioaren kontran, oraindik ez dago banaketa aurrera eroango
duen enpresarik. Etxerik etxe banatu diren informazio orrietan
Beasaingo Gasgarin SA enpresara zuzentzea eskatu zaie herritarrei.
Halanda be, Gasgarin SA enpresak argitu du oraindik ez dagoela
Respsolegaz ezer sinatuta, eta hortaz, ez dabiltzala banaketarik
egiten. «Comercial UME kendu dute beste enpresa bategaz ezer lotu
aurretik», esan dute. Respsolegaz negozioazioan dabil Beasaingo enpresa
orain mometuan. Hitzarmena lotu bitartean, eta erabiltzaileak
bonbonarik barik ez daitezkeela laga argi edukita, Amorotoko Epermendi
gasolindegian eta Markina-Xemeingo Bega Zar gasolindegietara daude
bonbonak garraiatzen. «Ez dago eskubiderik neguaren atarian gaudela
horrelako muturreko egoera batera ailegatzea».
Busturialdean, Bilboko Etxegas enpresari emon dio Repsolek butano eta
propanoa banatzeko ardura. Haiek be ez daude banaketa egiten
herrietan. Lea-Artibain modura, gasolindegietan daude uzten bonbonak,
«guztia antolatu bitartean». Mundakako gasolindegia dute herritarrek
hurrekoena bonbonak jasotzeko.