Ibon Iparragirre preso politikoa Basurtoko ospitalean dago
Basauriko espetxekoek azaldu dutenez, 38,5eko sukarra dauka Iparragirrek, eta horregatik eroan dute inkefzio departamentura. Iparragirre berak esan die senideei ez dakiela zergatik eroan duten ospitalera, bera ez da-eta konturatu sukarra daukanik. 14:55ean itxaron gelan zegoen oraindik Iparragirre, medikuak noiz hartuko. Eskuburdinekin eta eserita daukate. Iparragirre hegal bateko mina izateaz kexatu da. Angelita Burgoa Iparragirreren amak ertzainei eskuburdinak kentzeko esan dienean, itxarongelatik kanpora atera dute agenteek. Hasiera batean, biharko zeukan hitzordua emonda Basurtoko ospitalean Iparragirrek.
Basauriko espetxekoek azaldu dutenez, 38,5eko sukarra dauka Iparragirrek, eta horregatik eroan dute inkefzio departamentura. Iparragirre berak esan die senideei ez dakiela zergatik eroan duten ospitalera, bera ez da-eta konturatu sukarra daukanik.
14:55ean itxaron gelan zegoen oraindik Iparragirre, medikuak noiz hartuko. Eskuburdinekin eta eserita daukate. Iparragirre hegal bateko mina izateaz kexatu da. Angelita Burgoa Iparragirreren amak ertzainei eskuburdinak kentzeko esan dienean, itxarongelatik kanpora atera dute agenteek.
Hasiera batean, biharko zeukan hitzordua emonda Basurtoko ospitalean Iparragirrek.