Udalak azaroaren 3ra atzeratu du bilkura nagusia
«Aste honetan landuko ziren gaiak, datorren hileko batzarrean landu daitezkeenez, barriro be erregulartasuna hartzeko ahalegina egin nahi dugu», nabarmendu dute Udaletik. Hurrengo osoko bilkura, beraz, azaroaren 3an, 19:30ean izango da. «Modu bere...
«Aste honetan landuko ziren gaiak, datorren hileko batzarrean landu daitezkeenez, barriro be erregulartasuna hartzeko ahalegina egin nahi dugu», nabarmendu dute Udaletik.
Hurrengo osoko bilkura, beraz, azaroaren 3an, 19:30ean izango da. «Modu berean, barkamena eskatu nahi dugu datekin ibili ditugun gorabeherengatik, eta hemendik aurrera, derrigorrean ez bada behintzat, egun hau errespetatzen saiatuko gara, herritarrentzat erreferentzia bilakatzeko». Udalaren asmoa batzarrak hilabeteko lehen eguenetan egitea da.