«Espetxe politikaren aurpegirik ankerrenaren aurrean gaude»
Ibon Iparragirre preso ondarrutarra askatzeko aldarrikapena Bizkaiko hiriburura ailegatu da gaur, «berehala askatu behar dutela» exijitzeko. Etxerat elkarteak gogora ekarri du presoaren osasun egoera larria, eta birikiko infekzioagaz martitzen eguerdian Basurtun ingresatu zutenetik honako gertaerak salatu ditu. «Gogor salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere senideak Espetxetako Zuzendaritzaren eta Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren tratua». Izan be, Basurtuko ospitalera eroan zutenetik, familiak ezin izan du beragaz egon. «Osasun egoera larri batean egonda be, ertzainek ez zizkioten eskuburdinak kendu. Onartezina da». Iparragirreren abokatuagaz izandako portaera be onartezintzat jo du Etxeratek. «Abokatuari be mota guztietako trabak jarri dizkiote Ibonegaz egoteko, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak urratzen diren estatuetan gertatzen den moduan, eta egon denean, ez da errespetatu bezero eta abokatuaren arteko konfidentzialtasuna». Egoera «sumingarria» dela iritzi dio elkarteak. Etxeratek bat egin du domekan 12:30ean Ondarroan egingo den manifestazioagaz. Horregaz batera, mezu argi bat helarazi du: «Indar eta gogo biziz lanean jarraituko dugu gure senide eta lagun presoen eskubideen alde, etxean eta bizirik nahi ditugulako!». Iparragirrek isolatuta jarraitzen du, komunik bariko gela batean. Komunera joan ahal izateko ertzainei baimena eskatu behar die. Behin baimena eskuratuta, ertzainek Iparragirre komun barruraino jarraitzen dute. Ez du deiak egiteko eskubiderik, ezta ospitalean dagoen artean denbora eroangarriago egiteko [...]
Ibon Iparragirre preso ondarrutarra askatzeko aldarrikapena Bizkaiko hiriburura ailegatu da gaur, «berehala askatu behar dutela» exijitzeko.
Etxerat elkarteak gogora ekarri du presoaren osasun egoera larria, eta birikiko infekzioagaz martitzen eguerdian Basurtun ingresatu zutenetik honako gertaerak salatu ditu. «Gogor salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere senideak Espetxetako Zuzendaritzaren eta Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren tratua». Izan be, Basurtuko ospitalera eroan zutenetik, familiak ezin izan du beragaz egon. «Osasun egoera larri batean egonda be, ertzainek ez zizkioten eskuburdinak kendu. Onartezina da».
Iparragirreren abokatuagaz izandako portaera be onartezintzat jo du Etxeratek. «Abokatuari be mota guztietako trabak jarri dizkiote Ibonegaz egoteko, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak urratzen diren estatuetan gertatzen den moduan, eta egon denean, ez da errespetatu bezero eta abokatuaren arteko konfidentzialtasuna». Egoera «sumingarria» dela iritzi dio elkarteak.
Etxeratek bat egin du domekan 12:30ean Ondarroan egingo den manifestazioagaz. Horregaz batera, mezu argi bat helarazi du: «Indar eta gogo biziz lanean jarraituko dugu gure senide eta lagun presoen eskubideen alde, etxean eta bizirik nahi ditugulako!».
Iparragirrek isolatuta jarraitzen du, komunik bariko gela batean. Komunera joan ahal izateko ertzainei baimena eskatu behar die. Behin baimena eskuratuta, ertzainek Iparragirre komun barruraino jarraitzen dute. Ez du deiak egiteko eskubiderik, ezta ospitalean dagoen artean denbora eroangarriago egiteko beste elementurik.
Barne Sailari eskaria
Arriagan Etxeratek egindako agerraldia amaituaz batera joan dira gaur Iparragirreren emaztea eta ama, eta LABeko delegatua Basurtuko ospitalera. Sindikatuko ordezkariak Iparragirrek ospitalean dagoen bitartean oinarrizko eskubideak edukitzea bermatzea eskatu dio medikuen zuzendariordeari. Senideek be ez dute erantzun hoberik jaso. Iparragirreren medikua zein zen ezin izan dute jakin, ez eta zein egoeratan segitzen duen. «Ez dakigu zein medikurengana joan behar garen. Ez digute ezer esaten». Horren aurrean, erizainekin berba egin dute, eta haien erantzuna izan da ezin dutela ezer esan. «Ibonenak ez bakarrik, gure eskubideak be urratuta daude», adierazi du emazteak.
Alfontso Zenon abokatua gaur arratsaldean joan da barriro Iparragirre bisitatzera, eta azkan orduetan jakin denez, Gernikako Akordioa sinatu duten eragileen ordezkaritza bat be joango da bihar Basurtura, Iparragirreren egoera larria tarteko.