Munitibarko Gazte Asanbladak ekimenez betetako aste amaiera dakar. Bihar gauean hasi eta domeka goizaldera arte luzatuko dira gaztxearen XI. urteurreneko ospakizunak. Zortzi lagun igoko dira gaztetxeko agertokira bihar, 22:00etan, antzeztera. Gazteek z...
Erretiratu eta pentsionisten Anaitasuna Elkarteak marmitako jana antolatu du urriaren 22rako. Milloiko Laka Erdi sagardotegian izango da, 14:00 etan. Joan nahi duten guztientzat autobus zerbitzua antolatuko dute. Autobusak plazatik atarako dira. Inte...
rela deitzen da Patata Tropikala antzerki taldeak dakarren beharra. Eta horixe izango da, bihar Aulestiko umeek bertatik bertara ikusi ahal izango dutena. Trolebu elkarteak antolatutako ekimena 18:00etanhasiko da, udal areto nagusian. Patata Tropikal...
Kobaren zaldia izan da onena; Uriarte eta Martiartu hirugarren eta bosgarren gelditu dira, hurrenez hurren
Munitibarko alkatea eta Aulestikoa izan dira Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko lehendakari izateko hautagaiak; bozka bateko aldea egon da
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren baitan, hausnarketarako zein emakumeen prestakuntzarako espazio berri bat sortu du Debegesak: Emakumeak Saretuz: Debabarrena eskualdeko emakumeen lidergora...
Ibon Iparragirre preso ondarrutarra askatzeko aldarrikapena Bizkaiko hiriburura ailegatu da gaur, «berehala askatu behar dutela» exijitzeko. Etxerat elkarteak gogora ekarri du presoaren osasun egoera larria, eta birikiko infekzioagaz martitzen eguerdian Basurtun ingresatu zutenetik honako gertaerak salatu ditu. «Gogor salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere senideak Espetxetako Zuzendaritzaren eta Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren tratua». Izan be, Basurtuko ospitalera eroan zutenetik, familiak ezin izan du beragaz egon. «Osasun egoera larri batean egonda be, ertzainek ez zizkioten eskuburdinak kendu. Onartezina da». Iparragirreren abokatuagaz izandako portaera be onartezintzat jo du Etxeratek. «Abokatuari be mota guztietako trabak jarri dizkiote Ibonegaz egoteko, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak urratzen diren estatuetan gertatzen den moduan, eta egon denean, ez da errespetatu bezero eta abokatuaren arteko konfidentzialtasuna». Egoera «sumingarria» dela iritzi dio elkarteak. Etxeratek bat egin du domekan 12:30ean Ondarroan egingo den manifestazioagaz. Horregaz batera, mezu argi bat helarazi du: «Indar eta gogo biziz lanean jarraituko dugu gure senide eta lagun presoen eskubideen alde, etxean eta bizirik nahi ditugulako!». Iparragirrek isolatuta jarraitzen du, komunik bariko gela batean. Komunera joan ahal izateko ertzainei baimena eskatu behar die. Behin baimena eskuratuta, ertzainek Iparragirre komun barruraino jarraitzen dute. Ez du deiak egiteko eskubiderik, ezta ospitalean dagoen artean denbora eroangarriago egiteko [...]
Kuku-Habixak urrirako iragarritako azken ikastaroa barikuan hasiko da. Saioak barikuero izango dira, 16:30etik 20:00etara, udaletxeko teilatupean. Oraindik izena emon ez dutenek aukera dute horretarako (655 719 631).
Lea Ibarraren promozioa egiteaz gain, bertakoen zein kanpokoen parte hartzea bultzatu nahi dute 2012ko egutegirako irudiaren lehiaketagaz