Emakumeen ahalduntzea bultzatzeko saioak egingo dira eskualdean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren baitan, hausnarketarako zein emakumeen prestakuntzarako espazio berri bat sortu du Debegesak: Emakumeak Saretuz: Debabarrena eskualdeko emakumeen lidergora...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren baitan, hausnarketarako zein emakumeen prestakuntzarako espazio berri bat sortu du Debegesak: Emakumeak Saretuz: Debabarrena eskualdeko emakumeen lidergorako gunea.
Horri lotuta, hiru prestakuntza saio egingo dira urrian eta azaroan, batez ere politika, enpresa eta gizarte arloan erantzukizun postuetan diharduten eskualdeko emakumeei zuzenduta: Genero betaurrekoak baditugu? Hezkuntza ezberdina emakumeentzat eta gizonentzat. Uztartzea eta erantzunkidetasuna izango da lehenengoa, Generoa kontuan hartzen duen lidergorako zeintzuk dira behar diren erremintak? Emakumeen jabekuntza. Jendaurrean hitz egiteko teknikak bigarrena eta Emakumeen arteko sare sozialak, aldaketarako beharrezko aliantza moduan. Jabekuntza soziala. Emakumeen artean aliantzak sortzea.
Saioak eskualdeko lau herritan egingo dira. Mutrikun, Luardon, urriaren 17an, eta azaroaren 7an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi dutenek ealonso@debegesa.com helbidera idatzita edo 943-82 01 10 zenbakira deituta eman behar dute izena.