Ekimen sortagaz dakar Munitibarko Gazte Asanbladak urteurrena
Munitibarko Gazte Asanbladak ekimenez betetako aste amaiera dakar. Bihar gauean hasi eta domeka goizaldera arte luzatuko dira gaztxearen XI. urteurreneko ospakizunak. Zortzi lagun igoko dira gaztetxeko agertokira bihar, 22:00etan, antzeztera. Gazteek z...
Munitibarko Gazte Asanbladak ekimenez betetako aste amaiera dakar. Bihar gauean hasi eta domeka goizaldera arte luzatuko dira gaztxearen XI. urteurreneko ospakizunak. Zortzi lagun igoko dira gaztetxeko agertokira bihar, 22:00etan, antzeztera. Gazteek zelako egoera bizi duten irudikatuko dute, euren ingurua zelan ikusten duten. Zapatuak egitarau zabala ekarriko du. 22 laguneko taldea 18 urtekoekin hasi eta 30era artekoak batzen dira Munitibako gaztetxean, aldiro-aldiro, eta hilabetez hilabete herrian zer dagoen begiratu ostean, ekimenak prestatzen dituzte, urte batzuetan gehiago besteetan baino, ekimen finkorik ez daukate eta. Munitibarren ezer ez dela egoten diotenei zer esan badaukate. «Etorri, hamengo jendea alaia da, eta giroa paregabea. Tamainari ez begiratu, kalitateari baino».
Egitaraua
Bihar, barikua
-22:00. Antzerki emonaldia.
Etzi, zapatua
-11:00. Topaketa txikia gaztetxean. Gaia: gaztetxearen funtzionamendua.
-Ostean. Gazte zirko poteoa.
-14:30. Bazkaria bertsolariekin plazan (euriagaz, frontoian).
-Arratsaldean. Jokoak.
-22:30. Kontzertuak: Ekaitza (Munitibar), Sarekada (Etxebarria) eta talde sorpresa.