2012ko egutegiko irudia aukeratzeko lehiaketa martxan da
Lea Ibarraren promozioa egiteaz gain, bertakoen zein kanpokoen parte hartzea bultzatu nahi dute 2012ko egutegirako irudiaren lehiaketagaz
2012ko egutegiko irudia. Hori da Lea Ibarreko Mankomunazgoak urtero antolatzen duen lehiaketagaz eskuratuko duena.
Egutegiko irudia lortzeko lehiaketa lehen aldiz antolatu zutenetik 20 urte inguru pasa dira. «Azken urtean parte hartzeak gora egin du. Iaz 16 behar aurkeztu ziren, esaterako», nabarmendu dute mankomunazgotik.
Eta hain zuzen be, hori da alde batetik lehiaketagaz lortu nahi dutena: jendearen parte hartzea sustatzea. «Bertoko parte hartzaile kopuruagaz pozik gaude. Bi urtetan izan ezik, beste guztietan, hemengoak izan dira irabazle», aitatu dute. «Kanpokoen parte hartzea be positiboa iruditzen zaigu. Gaia Lea Ibarra izanik, bertora etorri eta ingurua ezagutu beharrean daude, eta hori lehiaketaren beste helburuetako bategaz lotzen da: Lea Ibarraren promozioagaz».
Bertoko zein kanpoko izan, parte hartzaileei gauza bakarra azpimarratu nahi izan diete: beharrak bertikalean aurkeztu behar direla. «Irabazteko aukera asko zituzten beharrak baztertu behar izan ditugu, horizontalean zeudelako». Beharrak aurkezteko azken eguna azaroaren 12a da.
Baldintzak
Gaia. Lea Ibarra.
Testua. Lea Ibarra – 2012.
Epea. Azaroak 7, astelehena.
Tamaina. DIN A3 tamainakoa izan behar da.
Orientazioa. Egindako beharrek bertikalean egon behar dute.
Euskarria. Argazkia, marrazkia edo ordenagailuz egindako edozein konposaketa aurkez daiteke.
Aurkezpena. Lea Ibarreko mankomunazgoan eta bera osatzen duten udaletxeetan.
Saria. Dirutan, 500 euro. Irabazlearen diseinua 2012ko egutegietan azalduko da.