Ibon Iparragirre Burgoa etxean dago. 22:40an ailegatu da Gizaburuagara, emaztea eta ama ondoan, eta Ondarroatik zein eskualdeko beste herrietatik bertara joandako 200 batĀ herritarrek ongietorria emon diote. Behin-behineko kaleratzea eskuratuta, pultse...
Basauriko Tratamendu Batzordearen eskaria onartu du Espetxetako Zuzendaritzako idazkari nagusiak gaur, eta hori horrela, Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak etxean bete ahalko du zigorra. Barikuko autoan jaso legez, kontrol telematikoagaz egongo da Iparragirre etxean. Orain momentuan Basurtuko ospitalean dago ondarrutarra, eta mediku alta jasotzean, etxera joan ahalko da. Erabakiak erabaki, atzo Basurtuko ospitalean zeuden ertzainek ez zuten jarrera aldaketarik erakutsi senideek jakitera emon dutenez. Iparragirrek zaintzapean segituko duela adierazi zieten agenteek emazteari eta amari, eta Basurtun ingresatuta dagoen bitartean, Jado pabilioian jarraituko duela esan, orain arteko egoeran, pultsera telematikoa etxera ailegatu arte ez diotelako ipiniko.