Ibon Iparragirrek ongietorri beroa jaso du Gizaburuagan
Ibon Iparragirre Burgoa etxean dago. 22:40an ailegatu da Gizaburuagara, emaztea eta ama ondoan, eta Ondarroatik zein eskualdeko beste herrietatik bertara joandako 200 bat herritarrek ongietorria emon diote. Behin-behineko kaleratzea eskuratuta, pultse...
Ibon Iparragirre Burgoa etxean dago. 22:40an ailegatu da Gizaburuagara, emaztea eta ama ondoan, eta Ondarroatik zein eskualdeko beste herrietatik bertara joandako 200 bat herritarrek ongietorria emon diote. Behin-behineko kaleratzea eskuratuta, pultsera telematikoagaz edukiko dute kontrolatuta bihartik aurrera, eta bakarrik medikuarengana joateko zein epaitegira sinatzera joateko atera ahalko da etxetik. Gainera, Espetxetako Zuzendaritzak zehaztutako egunetan Basauriko kartzelara joan beharko da.