Baserria jaiaren muina
Txapela eta abarkak jantzi, makila hartu, eta Baserri Eguna ospatuko dute Etxebarriko gazteek, zapatuan. Egun osoko jaia izango da, asto eta guzti. Asto lasterketagaz hasiko dute eguna. Olaia aurretik irten eta Barinagako bidea hartuko dute astoek, eta bide gorri pareko bidekurutzean ezkerrera hartuta, Olaia parera bueltatuko dira. «Astoak, herriko baserrietan utzitakoak izango dira aurten be, era guztietakoak: zahar, gazte, handi eta txiki», zehaztu dute antolatzaileek. Lasterketa ondoren, trikipoteoa egingo dute asto eta guzti, eta 14:30ak aldera, bazkaltzera joango dira guztiak gazte lokalera. Aurreko urteetan, talde edo koadrila bakoitzak prestatu behar zuen bazkaria, baina aurten, gazte asanblada arduratuko da gisauaren prestaketagaz. «Halan, trikipoteoan talde guztiek parte hartu ahal izango dute», esan dute. Sabelak ondo beteta, jokoen txanda ailegatuko da. Hiru joko sorpresa egongo dira eta errekagaz eta simaurragaz zerikusia izango dutela aurreratu dute gazte asanbladakoek. Gainera, joko guztiak puntuagarraiak izango direla be azaldu dute, eta irabazteagaz gainera, beste gai batzuk be izango dituztela kontuan. Azken jokoa egin, eta jaiagaz amaitzeko, zozketa egingo dute. Saria be, baserri girokoa izango da: oilanda bat, untxia, eta baserriko dozena bat arraultsa. Aurtengo egitaraua joan den urteetan egon den antzekoa bada be, bosgarren Baserri Eguna beste modu batera antolatu dute oraingoan. Jaian parte hartu nahi dutenek [...]
Txapela eta abarkak jantzi, makila hartu, eta Baserri Eguna ospatuko dute Etxebarriko gazteek, zapatuan. Egun osoko jaia izango da, asto eta guzti.
Asto lasterketagaz hasiko dute eguna. Olaia aurretik irten eta Barinagako bidea hartuko dute astoek, eta bide gorri pareko bidekurutzean ezkerrera hartuta, Olaia parera bueltatuko dira. «Astoak, herriko baserrietan utzitakoak izango dira aurten be, era guztietakoak: zahar, gazte, handi eta txiki», zehaztu dute antolatzaileek.
Lasterketa ondoren, trikipoteoa egingo dute asto eta guzti, eta 14:30ak aldera, bazkaltzera joango dira guztiak gazte lokalera. Aurreko urteetan, talde edo koadrila bakoitzak prestatu behar zuen bazkaria, baina aurten, gazte asanblada arduratuko da gisauaren prestaketagaz. «Halan, trikipoteoan talde guztiek parte hartu ahal izango dute», esan dute.
Sabelak ondo beteta, jokoen txanda ailegatuko da. Hiru joko sorpresa egongo dira eta errekagaz eta simaurragaz zerikusia izango dutela aurreratu dute gazte asanbladakoek. Gainera, joko guztiak puntuagarraiak izango direla be azaldu dute, eta irabazteagaz gainera, beste gai batzuk be izango dituztela kontuan.
Azken jokoa egin, eta jaiagaz amaitzeko, zozketa egingo dute. Saria be, baserri girokoa izango da: oilanda bat, untxia, eta baserriko dozena bat arraultsa.
Aurtengo egitaraua joan den urteetan egon den antzekoa bada be, bosgarren Baserri Eguna beste modu batera antolatu dute oraingoan. Jaian parte hartu nahi dutenek izena emon dute aurretik, eta herriko gazte guztiak nahastuta osotu dituzte taldeak. Horrela, betiko koadrilako lagunekin barik, beste batzuekin bat egiteko aukera egongo da. «Azken helburua, herrian giroa sortu eta danen artean ondo pasatzea da», diote. Beraz, baserritar jantzita joatea, ezinbestekoa dela azpimarratu dute antolatzaileek.