Aupa Romero Lagunarteak irteera eta bazkaria antolatu ditu azaroaren 19rako
Aupa Romero Lagunarteko kideek egin dute hitzordua. Azaroaren 19an, lehen aldiz, bazkaritan batuko dira txirrinduzaleak. Jatekoaren inguruan, hainbat ekimen prestatu dituzte, gainera. Goiko geltokian batuta, bizikleta irteera izango dute 09:30ean. Egue...
Aupa Romero Lagunarteko kideek egin dute hitzordua. Azaroaren 19an, lehen aldiz, bazkaritan batuko dira txirrinduzaleak. Jatekoaren inguruan, hainbat ekimen prestatu dituzte, gainera.
Goiko geltokian batuta, bizikleta irteera izango dute 09:30ean. Eguerdian, 13:00etan, Loretxun elkartuko dira, eta 14:30ean, jatetxera joateko autobusa hartuko dute Goiko geltokian. 15:00etan hasiko da bazkaria, San Juan jatetxean. Bazkalostean, ekipazioaren aurkezpena eta oparien zozketa egingo dira.
Izena Subeltzen, Bodegoian, Zubiaranen eta Turbina dendan (Deba) eman beharko da, azaroaren 13a orduko.
Romerok pozik hartu du azarorako antolatutako ekimena, baina aitortu du oraindik ez duela barneratu bere lagunartea daukanik. «Sentsasio arraroa da norbere inguruan halakoa sortzea».