Iñigo Martinezek denboraldiko minutu guztiak jokatu ditu Realagaz
Philippe Montanierren agindura 900 minutu jokatu ditu Iñigo Martinezek, minutu guztiak. Era horretan, Realeko entrenatzailearen aldaketei aurre egin dien jokalari bietako bat da; bigarrena Claudio Bravo atezaina da. Ondarrutarrak meritu izugarria dauk...
Philippe Montanierren agindura 900 minutu jokatu ditu Iñigo Martinezek, minutu guztiak. Era horretan, Realeko entrenatzailearen aldaketei aurre egin dien jokalari bietako bat da; bigarrena Claudio Bravo atezaina da.
Ondarrutarrak meritu izugarria dauka, nagusiekin jokatzen duen lehen urtea izanda. Emaitzak emaitz, entrenatzaile frantziarrak argi dauka defentsan zein egon behar den. Ligako lehen hamar partiduak jokatuta, ondarrutarrak irudi ona emon du, eta Realaren historiara be pasatu da, Athletici 54 metrotik sartutako golari esker.