Jai giro ederra ekarri du Baserri Egunak
Baserri Egunak giro bikaina sortu zuen zapatuan Etxebarrian. Baserritar jantzita, egun osoko jaia ospatu zuten herriko gazteek, eta jende batu zen Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatutako ekimenak ikustera. Goizeko asto lasterketekin hasi zen jaia. Zortzi gazte talde ziren parte hartzekoak, baina asto bat falta zela eta, azkenean, zazpi izan ziren atera zirenak. Ziztu bizian egin zuten buelta lehenengo biek, beste batzuk, ostera, irteeratik be ezin irtenda ibili ziren, eta itzelezko komeriak egin zituzten astoak aurrera ganoraz eroateko. Lasterketako irabazlea Iñaki Armolea izan zen. Hurrengo, itxulapiko apurtzen aritu ziren asto gainetik. Batzuk ederto, beste batzuk, barriz, itxulapiko parera be ezin ailegatuta. Aurrera eta atzera, Olaia tabernaren inguruan batutakoikusleek barre algara itzelak egin zituzten. Simaur batzen Goizeko jolasak amaituta, herrian zehar trikipoteoa egin eta bazkaltzera joan ziren gazteak. 50 lagun alkartu ziren gazte lokalean gisatua jateko, eta bazkalostean, bertsotan aritu ziren Atxulua eta Otsatei herriko bertsolariak. Atsedena hartuta, 30 lagun animatu ziren arratsaldeko jokoetan parte hartzera. Errekan zehar lasterketa egin zuten baltsa bat eginda, eta zeinek simaur gehiago batu lehiatu ziren ondoren. Hirugarren jokoa, simaur artean, begiak itxita, fruta aurkitzea izan zen. Azkenik, sokatiran egin zuten. Eguna amaitzeko, Baserri Eguneko zozketaren zenbaki saritua atera zuten: 999a. Sariak, zelan ez, baserriagaz zerikusia du: oilanda, [...]
Baserri Egunak giro bikaina sortu zuen zapatuan Etxebarrian. Baserritar jantzita, egun osoko jaia ospatu zuten herriko gazteek, eta jende batu zen Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatutako ekimenak ikustera.
Goizeko asto lasterketekin hasi zen jaia. Zortzi gazte talde ziren parte hartzekoak, baina asto bat falta zela eta, azkenean, zazpi izan ziren atera zirenak. Ziztu bizian egin zuten buelta lehenengo biek, beste batzuk, ostera, irteeratik be ezin irtenda ibili ziren, eta itzelezko komeriak egin zituzten astoak aurrera ganoraz eroateko. Lasterketako irabazlea Iñaki Armolea izan zen.
Hurrengo, itxulapiko apurtzen aritu ziren asto gainetik. Batzuk ederto, beste batzuk, barriz, itxulapiko parera be ezin ailegatuta. Aurrera eta atzera, Olaia tabernaren inguruan batutakoikusleek barre algara itzelak egin zituzten.
Simaur batzen
Goizeko jolasak amaituta, herrian zehar trikipoteoa egin eta bazkaltzera joan ziren gazteak. 50 lagun alkartu ziren gazte lokalean gisatua jateko, eta bazkalostean, bertsotan aritu ziren Atxulua eta Otsatei herriko bertsolariak.
Atsedena hartuta, 30 lagun animatu ziren arratsaldeko jokoetan parte hartzera. Errekan zehar lasterketa egin zuten baltsa bat eginda, eta zeinek simaur gehiago batu lehiatu ziren ondoren. Hirugarren jokoa, simaur artean, begiak itxita, fruta aurkitzea izan zen. Azkenik, sokatiran egin zuten.
Eguna amaitzeko, Baserri Eguneko zozketaren zenbaki saritua atera zuten: 999a. Sariak, zelan ez, baserriagaz zerikusia du: oilanda, untxia eta baserriko dozena bat arrautsa. Saria herriko gazte batek jaso duela jakitera emon dute antolatzaileek.