Kapoeira erakutsiko du Senzala Euskadi Taldeak lau bariku jarraian
Lau astean jarraian, barikuetan, kapoeira ikastaroak egongo dira aukeran Luardo Etxean. Senzala Euskadi Capoeira taldeak ume zein helduentzako emango ditu eskolak, azaroaren 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an. Umeen ikastaroak ordubeteko iraupena...
Lau astean jarraian, barikuetan, kapoeira ikastaroak egongo dira aukeran Luardo Etxean. Senzala Euskadi Capoeira taldeak ume zein helduentzako emango ditu eskolak, azaroaren 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an.
Umeen ikastaroak ordubeteko iraupena edukiko du, 18:00etatik19:00etara bitartean, eta helduek ordu erdi gehiago edukiko dute parte hartzeko, 19:00etan hasi eta 20:30era arte.
Zalantzak argitzeko 625 772 295 zenbakira deitu edo www.senzalaeuskadicapoeira.com-en sartu.