Kirruren eguna ospatzeko ekimenak antolatu ditu bere koadrilak
Koadrilakoek antolatuta, eta Ein Daigun Bidi ekimenaren laguntzagaz, Juan Angel Otxoantesana Kirruren urtebetetze eguna ospatuko da zapatuan. Alamedan, 11:30ean hasita, turutak eta paperezko txapelak egiteko tailerrak egingo dira. Horiek egiteko plasti...
Koadrilakoek antolatuta, eta Ein Daigun Bidi ekimenaren laguntzagaz, Juan Angel Otxoantesana Kirruren urtebetetze eguna ospatuko da zapatuan.
Alamedan, 11:30ean hasita, turutak eta paperezko txapelak egiteko tailerrak egingo dira. Horiek egiteko plastikozko botila handiak, koloretako zinta isolatzaileak, soka eta egunkari zaharrak beharko dira. Txarangaren entsegua egingo da gero. Arratsaldean, 17:00etan, argazkia aterako da Artibai egoitzaren parean, Kirruri bidaltzeko. «Turuta, txapela, mahoizko zapia eta falta zaizun lagunaren kamiseta ekarri soinean», esan dute antolatzaileek. Kalejiran Itsasaurreraino joan eta gero, 17:30ean, txokolatada, gaztaina jana eta jokoak hasiko dira.