Kontsumo taldea sortu nahi du Ondarroako Udalak
Bete otzara bertoko produktuekin izenburupean, kontsumo arduratsuaren gaineko hitzaldia antolatu du Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak. Horregaz batera, kontsumo talde bat zelan sortzen den jakiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek, eta bide ...
Bete otzara bertoko produktuekin izenburupean, kontsumo arduratsuaren gaineko hitzaldia antolatu du Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak. Horregaz batera, kontsumo talde bat zelan sortzen den jakiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek, eta bide batez, Ondarroan talde bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dira eztabaidan.
EHNE sindikatuko kide batek emongo ditu azalpenak. Hitzaldia eguen arratsaldean egingo da, Kofradia Zaharrean, 19:00etatik aurrera.
EHNEgaz alkarlanean
Kontsumo talde bat sortzeko aukera ikusita, EHNE sindikatuagaz elkarlanean atera du egitasmoa aurrera Udalak. Biharko hitzaldian talde bat sortuko balitz, Ondarroako Udalak lokal bat egokituko luke kontsumoaren gaineko egitasmoa aurrera ateratzeko. Izan be, egitasmo zabalago baten lehenengo ekimena baino ez da izango bihar emongo den hitzaldia.