Ongietorri beroa, Likonari eta Gojenolari
Barikutik zapaturako goizaldeko hirurak inguruan ailegatu ziren Lekeitiora Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola lekeitiarrak. Madrileko Estremera eta Alcala Meco kartzeletatik irten eta bidean batu ondoren, batera egin zuten herrira arteko ibilbidea bi g...
Barikutik zapaturako goizaldeko hirurak inguruan ailegatu ziren Lekeitiora Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola lekeitiarrak. Madrileko Estremera eta Alcala Meco kartzeletatik irten eta bidean batu ondoren, batera egin zuten herrira arteko ibilbidea bi gazteek, senide eta lagunek lagunduta. Hainbat herritar zituzten zain Eskolapean, eta lora sorta oparituta, danen ongietorri beroa jaso zuten bi gazteek. Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola baldintzapeko askatasunean geratu dira aske. Biak gazte independentisten kontrako operazio ezberdinetan atxilotu zituzten 2010eko maiatzean Ipar Euskal Herrian Likona, eta Gojenola Erroman (Italia) urte bereko ekainean. Likonarentzat, 12.000 eurotako bermea ezarri dute, eta Gojenolarentzat, ostera, 10.000 eurokoa.