Parrokia bete entzule
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bete-bete egin zuen Xemeingo parrokia. Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean ia-ia bi orduko emonaldia eskaini zuten Mendelssonen 5. eta 3. sinfoniak, eta klarinete eta corno di bassetto kontzertu bi joaz. Tartean, Iz...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bete-bete egin zuen Xemeingo parrokia. Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean ia-ia bi orduko emonaldia eskaini zuten Mendelssonen 5. eta 3. sinfoniak, eta klarinete eta corno di bassetto kontzertu bi joaz. Tartean, Izarbidean elkarteko kideek lorak oparitu zizkieten zuzendari eta bakarlariei, elkarteagaz lankidetzan, Markina-Xemeinera etorri direlako.