Ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak eguen iluntzean
Eguen iluntzeko 19:30etan ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean. Aztertuko duten gai bakarra Barroetako zubiaren inguruko proiektua izango da eta bere baitan sartzen diren Artibai errekaren gaineko bidea, oinezkoentzat egingo diren hobekuntzak, So...
Eguen iluntzeko 19:30etan ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean. Aztertuko duten gai bakarra Barroetako zubiaren inguruko proiektua izango da eta bere baitan sartzen diren Artibai errekaren gaineko bidea, oinezkoentzat egingo diren hobekuntzak, Solozabal autoeskolaren aparkalekua eta Barroeta futbol zelaia lotuko dituen zubia eta errepide nagusiko, BI-633ko, sarbidearen berrantolatzea.