Herensugea izango da Katu Baltzeko protagonista
Barikuan ikastetxeen artean egingo den ipuin kontaketagaz hasiko da aurtengo Katu Baltza. Jai nagusia, baina, zapatuan izango da, eta jaiaren helburu nagusia euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera emotea denez, herensugea izango da aurtengo protagonista. Bolandera hotsekin batera hasiko da Katu Baltz Eguna. Urtero legez, Arrakala Irratiak irratsaio berezia egingo du, eta Eskolapeko bozgorailuetatik entzuteko aukera egongo da, 11:00etatik 12:30era. Bien bitartean, estreinako aldiz, jai giroa herri osora zabaltzen ariko dira goizean Itxaropena Txistulari Elkartekoak. Eguna indartsu hasteko, gainera, partaideen arteko hamaiketakoa egingo da. Pregoiaren ostean, Lekitto Musika Banda eta trikitilarien doinuekin lagunduta, kalejiran joango dira guztiak erakusleiho onenari saria emotera. «Azkan momentura arte ez da jakiten kalejirako ibilbidea zein izango den, irabazlearen arabera antolatzen da eta», azaldu dute antolatzaileek. Gainera, herriko koadrila ezberdinen botoak batuta aukeratzen dute erakusleihorik onena, eta beraz, ez da aurretik jakingo irabazlearen izena. Kalejira koloretsua Arratsaldea, batez be, umeei begira antolatu dute Katu Baltz Kultur Elkartekoek. «Ipuin kontalaria eta txokolatada edukiko dituzte kalejira hasi aurretik», azaldu dute. Eguneko kalejira nagusia 19:30ean hasiko da, Salinas plazan. Eskolapetik udaletxera joango dira, handik Arranegira eta hondartzara, eta ibilbidea plazan amaituko dute. Aitatutako leku bakoitzean, gainera, ikuskizun bat egongo dela be jakitera emon dute antolatzaileek. Kalejiraren muina «giroa» izaten da. «Urtero [...]
Barikuan ikastetxeen artean egingo den ipuin kontaketagaz hasiko da aurtengo Katu Baltza. Jai nagusia, baina, zapatuan izango da, eta jaiaren helburu nagusia euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera emotea denez, herensugea izango da aurtengo protagonista.
Bolandera hotsekin batera hasiko da Katu Baltz Eguna. Urtero legez, Arrakala Irratiak irratsaio berezia egingo du, eta Eskolapeko bozgorailuetatik entzuteko aukera egongo da, 11:00etatik 12:30era. Bien bitartean, estreinako aldiz, jai giroa herri osora zabaltzen ariko dira goizean Itxaropena Txistulari Elkartekoak. Eguna indartsu hasteko, gainera, partaideen arteko hamaiketakoa egingo da.
Pregoiaren ostean, Lekitto Musika Banda eta trikitilarien doinuekin lagunduta, kalejiran joango dira guztiak erakusleiho onenari saria emotera. «Azkan momentura arte ez da jakiten kalejirako ibilbidea zein izango den, irabazlearen arabera antolatzen da eta», azaldu dute antolatzaileek. Gainera, herriko koadrila ezberdinen botoak batuta aukeratzen dute erakusleihorik onena, eta beraz, ez da aurretik jakingo irabazlearen izena.
Kalejira koloretsua
Arratsaldea, batez be, umeei begira antolatu dute Katu Baltz Kultur Elkartekoek. «Ipuin kontalaria eta txokolatada edukiko dituzte kalejira hasi aurretik», azaldu dute.
Eguneko kalejira nagusia 19:30ean hasiko da, Salinas plazan. Eskolapetik udaletxera joango dira, handik Arranegira eta hondartzara, eta ibilbidea plazan amaituko dute. Aitatutako leku bakoitzean, gainera, ikuskizun bat egongo dela be jakitera emon dute antolatzaileek.
Kalejiraren muina «giroa» izaten da. «Urtero hainbat taldek parte hartzen dute bertan, eta gogoagaz etortzen dira», aitatu dute Katu Baltz elkartekoek. Hori dela eta, euskal mitologiako sorgin jantzi, eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. «Goizetik jantzita urten eta jaian murgiltzera animatu nahi ditugu, egun guztian egongo da-eta giroa», azpimarratu dute.
Tinbalak, txaranga eta banda. Mota eta estilo askotako ikuskizun eta doinuak nahastuko dira aurten be Katu Baltz Eguneko kalejiran, jaia kolorez jantzita.
Azkenik, kalejirari amaiera eta gabari hasiera emoteko, Egan taldea egongo da Independentzia plazan.
Egitaraua
Goizean
11:00. Bolanderak.
11:00. Arrakala Irratiaren saio berezia.
11:30. Txistulariak kalerik kale.
12:00. Partaideen arteko hamaiketakoa.
12:30. Pregoia Limoneroetan.
12:35. Bolanderak.
Jarraian. Bandaren kalejira eta erakusleiho onenari saria emotea. Trikitilarien kalejira eta Joaldunak kalerik kale.
arratsaldean
17:00. Kar Kar Iratxoa ipuin kontalaria Barandiaran Aretoan.
18:00. Txokolatada Kontzijopean.
19:30. Katu Baltzeko kalejira herrian zehar: Salinas plazan hasi, eskolapetik udaletxera, Arranegitik hondarrera eta plazan amaitu.
21:00. Egan musika taldea, plazan.