Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mauthausen egon zen Jose Maria Agirreren bizipenak, gogora

Garaian kultur elkarteak antolatuta, Memoria i oblit d’una guerra telebista saileko dokumental bat emongo dute barikuan, 20:00etan,  Uhagon kulturgunean. Dokumental horretan, 36ko gerran eta bigarren mundu gerran hainbat kontzentrazio esparrutan egon zen Egixarre baserriko Jose Maria Agirre agertzen da. Memòria i oblit d’una guerra dokumentalez osatutako telebista saioa da. Bertan, Mallorca uhartean (Balearrak), 36ko gerran gertatutakoak kontatzen dira. Bertako historialarien laguntzagaz, ahozko testigantzen bidez, garaiko argazkiekin lagunduta eta argitaratu barik dauden hemeroteketako dokumentazioari esker, historia hurbileko garairik latzenetako bat dakarte gogora. Jose Maria Agirre Jose Maria Agirre Salaberria (Markina, 1919-Palma, 2009) Mauthausen kontzentrazio esparrutik bizirik atera zen euskalduna izan zen. Markinan jaioa bazen be, Irunen bizi izan zen umetatik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, familia osoa Hendaiara joan zen, eta bertan zegoela, Herrialde Katalanetara joatera behartu zuten. Miliziano bilakatu eta San Pedro Martir muinoan eta Sant Feliun borrokatu zuen. 1939an, muga zeharkatu zuen. Frantzian Saint-Cyprien eta Gurs kontzentrazio esparruetan egon zen. Gursetik Septfondsera eroan zuten, eta handik Maginot lerroan behar egitera. 1940an naziek harrapatu eta Estrasburgoko esparrura eroan zuten. Urte hartako abenduaren 13an Mauthausenera eroan eta 4553 zenbakia emon zioten. Ternberg eta Redl-Zipf azpiesparruetan eta Kommando Cesarren be egon zen, eta Ebenseera eroaten ari zirenean, aliatuek askatu egin zuten. 1950eko [...]

Lea-Artibai eta Mutriku
2011/11/02

Garaian kultur elkarteak antolatuta, Memoria i oblit d’una guerra telebista saileko dokumental bat emongo dute barikuan, 20:00etan,  Uhagon kulturgunean. Dokumental horretan, 36ko gerran eta bigarren mundu gerran hainbat kontzentrazio esparrutan egon zen Egixarre baserriko Jose Maria Agirre agertzen da.
Memòria i oblit d’una guerra dokumentalez osatutako telebista saioa da. Bertan, Mallorca uhartean (Balearrak), 36ko gerran gertatutakoak kontatzen dira. Bertako historialarien laguntzagaz, ahozko testigantzen bidez, garaiko argazkiekin lagunduta eta argitaratu barik dauden hemeroteketako dokumentazioari esker, historia hurbileko garairik latzenetako bat dakarte gogora.

Jose Maria Agirre
Jose Maria Agirre Salaberria (Markina, 1919-Palma, 2009) Mauthausen kontzentrazio esparrutik bizirik atera zen euskalduna izan zen. Markinan jaioa bazen be, Irunen bizi izan zen umetatik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, familia osoa Hendaiara joan zen, eta bertan zegoela, Herrialde Katalanetara joatera behartu zuten. Miliziano bilakatu eta San Pedro Martir muinoan eta Sant Feliun borrokatu zuen. 1939an, muga zeharkatu zuen.
Frantzian Saint-Cyprien eta Gurs kontzentrazio esparruetan egon zen. Gursetik Septfondsera eroan zuten, eta handik Maginot lerroan behar egitera. 1940an naziek harrapatu eta Estrasburgoko esparrura eroan zuten. Urte hartako abenduaren 13an Mauthausenera eroan eta 4553 zenbakia emon zioten. Ternberg eta Redl-Zipf azpiesparruetan eta Kommando Cesarren be egon zen, eta Ebenseera eroaten ari zirenean, aliatuek askatu egin zuten. 1950eko hamarkadan Mallorcara joan zen bizitzera, eta hotel bat zuzendu zuen. Bertan hil zen,  2009an.
Bihar Uhagonen ikusi ahal izango den dokumentalean bere bizipenak jaso zituzten. Dokumentala Balearreetan kokatzen da, eta katalanez eginda dago. Beraz, hasi orduko, Garaian elkarteko kideek azalpenak emongo dituzte, dokumentala «ondo» ulertu dadin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.