Hiesari buruzko informazioa eskainiko du aurten be Aittitta Txiki elkarteak
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten be ekimen bereziak antolatuko ditu Aittitta Txiki kultur elkarteak. «Gazteak gaixotasunari buruz kontzientziatzeko», hitzaldia eta bideo emonaldia egingo dituzte ikastolan eta eskolan, eta herritarrei begira mahai informatzaileak ipiniko dituzte kalean. Hiesari lotutako ekimenak azaroaren azken astean egingo badituzte be, prestaketekin hasi dira Aittitta Txikikoak. Lumentzako hiru kurutzeetan jarriko duten bandera erosi, eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Sida Studi taldeagaz harremanetan jarri dira dagoeneko. «Urteak daroaguz talde horregaz harremanetan; gu baino aurreratuago daude gizartearen sentsibilizazioari dagokionez», azaldu du Jose Migel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak. Sida Studi taldekoek bost bat bideo bidaliko dizkiete, eta horietako bat aukeratuko dute ikastetxeetan emoteko. «Urtero hiesaren inguruko gai bat aukeratzen dugu, kondoiaren erabilpenaren garrantzia, esate baterako, eta gai hori, gazteek modu errez batean ulertzea izaten da helburua», azaldu du Meabek. Kalean Ikastetxeetako jardunaldiez gainera, 1.500 zinta gorri prestatuko dituzte eta beste 1.500 preserbatibo jarriko dituzte herritarren eskura. «1.000 bat guk erosten ditugu eta beste 500 hiesaren kontrako T4 elkarteak bidaltzen dizkigu», zehaztu du Aittitta Txikikoak. Eskuorriak be banatuko dituzte, eta, urtero legez, Josu Unanue bermeotarrak hiesari buruzko hitzaldia emongo du. «Unanuek bere esperientzia kontatuko digu», azaldu Meabek. Mahai informatzaileak Eskolapean eta Gamarra kalean jarriko dituzte, eta kondoiak [...]
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten be ekimen bereziak antolatuko ditu Aittitta Txiki kultur elkarteak. «Gazteak gaixotasunari buruz kontzientziatzeko», hitzaldia eta bideo emonaldia egingo dituzte ikastolan eta eskolan, eta herritarrei begira mahai informatzaileak ipiniko dituzte kalean.
Hiesari lotutako ekimenak azaroaren azken astean egingo badituzte be, prestaketekin hasi dira Aittitta Txikikoak. Lumentzako hiru kurutzeetan jarriko duten bandera erosi, eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Sida Studi taldeagaz harremanetan jarri dira dagoeneko. «Urteak daroaguz talde horregaz harremanetan; gu baino aurreratuago daude gizartearen sentsibilizazioari dagokionez», azaldu du Jose Migel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak.
Sida Studi taldekoek bost bat bideo bidaliko dizkiete, eta horietako bat aukeratuko dute ikastetxeetan emoteko. «Urtero hiesaren inguruko gai bat aukeratzen dugu, kondoiaren erabilpenaren garrantzia, esate baterako, eta gai hori, gazteek modu errez batean ulertzea izaten da helburua», azaldu du Meabek.
Kalean
Ikastetxeetako jardunaldiez gainera, 1.500 zinta gorri prestatuko dituzte eta beste 1.500 preserbatibo jarriko dituzte herritarren eskura. «1.000 bat guk erosten ditugu eta beste 500 hiesaren kontrako T4 elkarteak bidaltzen dizkigu», zehaztu du Aittitta Txikikoak.
Eskuorriak be banatuko dituzte, eta, urtero legez, Josu Unanue bermeotarrak hiesari buruzko hitzaldia emongo du. «Unanuek bere esperientzia kontatuko digu», azaldu Meabek. Mahai informatzaileak Eskolapean eta Gamarra kalean jarriko dituzte, eta kondoiak herriko hamasei lekutara banatuko dituzte: ikastetxeetan, herriko hiru farmazietan, osasun etxean, udaletxean, kultur etxean, udaltzaingoan eta euskaltegian, besteak beste. Kalean be eskura egongo dira, mahai informatzaileekin batera.